Palestinar bat tiroz larri zauritu dute, ustez kolono bati labana sartzean

Berria -

2014ko abenduak 2
JERUSALEM. Israelgo segurtasun indarrek emakume palestinar bat tirokatu eta larri zauritu dute, ustez kolono bati labana sartu ondoren, Zisjordanian. Maan albiste agentzia palestinarraren arabera, 22 urteko gaztea da Israelgo Poliziak tirokatutakoa. Lau tiro jaso ditu, eta ospitalera eraman dute; haren egoera larria da. Kolonoak zauri arinak ditu. Gaztearen jaioterrira, Beit Fajjar herrixkara sartu da ondoren armada, eta gaztearen etxea arakatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna