Gamesak 46 haize errota egiteko bi kontratu eskuratu ditu Txinan

Berria -

2015eko urtarrilak 9
GASTEIZ. Txinako HCIG taldearentzat 25 haize errota egiteko kontratua eskuratu du Gamesak. Maiatzerako entregatuko ditu, eta espero da urteko hirugarren hiruhilekoan martxan jartzea. Orain artean, 180 MW hornitu dizkio Gamesak HCIGi. Txinan bertan, UPC sustatzaile eolikoaretzat beste 21 haize errota egin eta instalatuko ditu Arabako enpresak. Apirilerako entregatuko ditu, eta ekainetik aurrera egongo dira martxan. Enpresa horrekin lortzen duen estreinako kontratua da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna