ZUZENDARIARI

Belarrian mina

2018ko urriaren 31
00:00
Entzun
Gaur, amets gaiztoak izan ditut. Karrera sasoian oso gogoko ez nuen latineko irakaslearekin gogoratu naiz, eta gogora ekarri dit, sarri askotan, espainiar komunikabideen gainean esandakoak. Horrelakoetan, orri batean idatzitako akatsen zerrenda irakurtzen zigun, gu horretaz jabe gintezen, eta gaztelera hobeto egin genezan. Gaztelerak badakit gaizki dagoela ez dit belarriko minik ematen, euskarak bezala. Horregatik, azken bolada honetan, behin baino gehiagotan entzun eta irakurtzen dudanean («...datu kezkagarri bat agertu zen», «...indarra berreskuratu behar dut», «...eguraldi txarra mantenduko da»), goibeldu egiten naiz, eta zera pentsatzen dut: horren ahula den hizkuntzari kontu egiten ez badiogu...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.