Alavesek John Guidetti fitxatuko du, lau milioi euro pasatxo ordainduta

Berria

2018ko maiatzak 16
FUTBOLA. John Guidettik Alavesen jarraituko du. Aurrelari suediarra Celtak utzita aritu da azken urte erdian Gasteizko taldean, eta Alavesek aukera zuen sasoiaren amaieran hura fitxatzeko, lau milioi euro pasatxo ordainduta. Bada, klubak kopuru hori ordaintzeko asmoa du, oso pozik baitago Guidettik eman duen mailarekin. Ondo bidean, aurrelariak hiru denboraldirako kontratua sinatuko du, 2021era arte.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna