Istiluak Okzitanian eta Bretainian, Poliziak hildako gaztearen harira

Berria -

2014ko azaroak 2
TOLOSA. Istilu larriak izan dira Nantesen (Bretainian) eta Okzitaniako Tolosan manifestarien eta Frantziako Poliziaren artean. Iragan igandean, Okzitanian, Poliziak Remi Fraisse hil zuen, eta hura oroitzeko manifestazioetan piztu dira liskarrak. Nantesen bi polizia eta hiru manifestari zauritu dituzte, eta beste hamasei lagun atxilotu. Tolosan manifestariek kaleak itxi dituzte, eta Polizia negarra eragiteko gasarekin oldartu zaie. Poliziaren jaurtigai batek jota hil zen Fraisse.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna