Merkatuko «hipoteka onenak» eskainiko ditu Kutxabankek, Euribor+%1etik hasita

Berria -

2015eko urtarrilak 9
BILBO. Nominak helbideratuta dituzten bezeroek, erakundeko txartel finantzarioak dituztenek eta aseguruak edota aurreikuspen produktuak kontratatzen dituztenek hipoteka Euribor+%1etik aurrera eskuratu ahal izango dute Kutxabanken. Erakundeak nabarmendu du «merkatuko hipoteka eskaintza onena» duela. Halaber, adierazi du 35 urtetik beherakoentzat nabarmen hobetu dituela tasa hori lortzeko baldintzak. 2014an, etxebizitzen salerosketetan berreskuratze zantzuak ikusi ditu Kutxabankek. Horren adibide da mailegu hipotekario berrien fakturazioa %30 hazi izana.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna