Ezarian. Zientzia

Uste baino %15 bizkorrago ari da izotza galtzen Antartika

Europako Espazio Agentziak emandako datuen arabera, urtean 150 kilometro kubo gutxitzen da elur geruza

Erredakzioa
Donostia
2013ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Antartika mendebaldeko elur geruzak 150 kilometro kubo galtzen ditu urtean, hau da, orain arte uste baino %15 gehiago. Hala jakinarazi du Europako Espazio Agentziak. CryonSat satelitearen datuak aintzat hartuta.

Galera hori bi arrazoiengatik gertatu da, agentziako adituek jakitera eman dutenez. Batetik, igo egin da glaziarrek galdu duten izotz kopurua; eta, bestetik, CryoSat satelitea aurrez iristea lortu ez zuen guneetara ailegatu da. Horrek aukera eman die ikertzaileei datu berriak aztertzeko. «Sateliteari jarritako radar bati esker, lainoen bidez ikusteko aukera egon da, baita ilunpetan egoera nolakoa den ikusteko ere. Horri esker, datu berriagoak eta zehatzagoak lortu ahal izan dira».

Ondorioa argia da: Antartikaren eta Groenlandiaren izotz galeran, itsasoko ur mailaren igoera da eragile nagusietakoa. Aurreko ikerketa 2005. eta 2010. urte artean egin zuen agentziak, eta orduan ur mailaren igoera 0, 28 milimetrokoa zen urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.