Etxegarai eta Hargain

2022ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Mariana Etxegarai Baraziart (Lekorne, 1873Hazparne, 1939). Batean da «Mariana Etchegaray», bestean «Marie Etchegaray», «Anna Etchegoyen» da Charles Abadia Urrustoiren Causeries… lanean. «Aña Debrua» ezizenez ere da ezaguna, «Debruaren eta Debrusaren alaba», Eskualduna-ko kronikan ageri denez.

Lekornen jaioagatik, Hazparnen zen gazterik bertan ezkondu zen Joanes Inzabirekin, zerbitzatzeko lanean lehenik, zapatagin gero. Espartingintzan ezagutu zuen bertso-laguna, Marie Hargain, Kanbokoa. Etxegarai baino zaharragoa Hargain, hainbestetan kantatu zuten elkarrekin, arrakastatsu. Etxegaraik lehen saria irabazi zuen 1894an, Hazparneko Lore Jokoetan. 1896koetan, Kanbon, hirugarren izan zen.

Bertsoak jarri ere zituen, eta gordeak dira Oraiko dama gaztiak eta Penako bi ahizpen kontuak izeneko sortak; «Penako»-ri dagokionez, Hazparneko Peña auzoaz ari da Etxegarai, hantxe bizitu baitzen.

Marie Abadia Urrustoik eskaturik ere jarri zituen bertsoak: Causeries… lanean ageri dira, frantsesez, euskarazko jatorrizkoak gabe, ondikotz.

Mariana Hargain Urkidoiaedota Hargain Etxepare, iturriaren arabera, (Ezpeleta, 1860Donapaleu, 1925), koplari fierrak bi aldiz irabazi zuen bat-bateko lehiaketa: 1888an Kanboko Lore Jokoetan, Ibarrartekin batera, eta 1895ean Ezpeletako Euskal festetan. Bigarren eta hirugarren sariak ere jaso zituen han-hemen Hargain andereak. Bertso jarriak ditu, adibidez, Ehun eta zonbait urthe izenekoak.

Eta bateko Eskualduna eta besteko Le Réveil Basque, Marie Abadia Urrustoik beste inork ez zuen izan Mariana Etxegarai eta Marie Hargain elkarrizketatzeko adimendua. Beharrik.

Hondorik gabeko altxor-kutxa da Causeries… eta oraingo egunean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.