Albistea entzun

Literatura. Pasarte hautatua. Carlos Fuentes

'Artemio Cruzen heriotza'

Berria -

2013ko maiatzak 26

Ni esnatu egiten naiz... Gauza hotz horrek zakila ukitzean, esnatu egiten naiz. Ez nekien nahi gabe ere batzuetan txiza egin zitekeenik. Begiak itxita nago. Berbots hurbilenak ez dira aditzen. Begiak zabaltzen baditut, adituko ote ditut?... Baina betazalak astun dauzkat: berun zati bi, kobre zatiak mihian, mailuak belarrietan eta... eta zilar ugertu antzekoa arnasan. Dena ere metalezkoa. Minerala ostera ere. Konturatu gabe, txiza egiten dut. Beharbada —konortegabeturik egon naiz, gogoratzen dut aztoraturik—, jan egingo nuen ordu horietan neu konturatu gabe. Izan ere, artean egun-argia urratzen hasi baino ez zela, eskua luzatu eta —orduan ere, konturatu gabe— telefonoa lurrera bota dut, eta ohean ahuspez geratu naiz, besoak zintzilik: inurridura eskumuturreko zainetan. Orain esnatu egiten naiz, baina ez ditut begiak zabaldu nahi. Nahi ez dudan arren: zerbaitek dir-dir egiten dit, tematsu, aurpegi inguruan. Joan-etorri eroan dabiltzan argi beltz eta zirkulu urdinen eitea du betazal itxi hauen beste aldean dagoen dena delako horrek. Uzkurtzen ditut aurpegiko giharrak, zabaltzen dut eskuineko begia, eta hara hor, emakume-poltsa bateko beira-inkrustazioetan islatuta. Horixe naiz Ni. Horixe naiz. Hazpegiak beirako lauki desberdinek zatitutako agure hori naiz. Begi hori naiz. Begi hori naiz. Metatua, aspaldikoa, ahaztua, beti oraingoa den sumin baten zuztarrek zeharkaturiko begi hori naiz. Betazal arteko begi handitu eta berde hori naiz. Betazalak. Betazalak. Betazal koipetsuak. Sudur hori naiz. Sudur hori. Sudur hori. Kakoduna. Sudurzulo zabalekoa. Masail horiek naiz. Masailak. Bizar urdindua hazten den lekua. Hazi. Muzina. Muzina. Muzina. Zahartzaroarekin edota oinazearekin zerikusirik ez duen muzin hori naiz. Muzin bat. Tabakoak belzturiko letaginez. Tabakoa. Tabakoa. Nire hatsaren lurrunlurrunlurrunak kristalak lausotzen ditu eta esku batek poltsa erretiratzen du gau-mahaitik.

— Mediku jauna, begira: itxurak egiten ari da...

— Cruz jauna...

— Heriotzako orduan ere iruzur egin behar guri honek!

NOBELA (HASIERA)

Itzultzailea: Zuriñe Goti Artabe.

Jatorrizko hizkuntza: gaztelania.

Jatorrizko izenburua: 'La muerte de Artemio Cruz'.

Argitalpena: Ibaizabal (Literatura Unibertsala bilduma), 2002.

Azalpena: Joan den maiatzaren 15ean bete zen urtebete Carlos Fuentes idazlea hil zela (Panama, 1928-Mexiko Hiria, 2012). «XX. mendean haragitutako errenazimentu garaiko espiritu bat» izan zela esanez gogoratu dute azken egunotan Mexiko Hirian haren omenez egin dituzten ekitaldi ugarietan. Artemio Cruzen heriotza da Carlos Fuentesen eleberrien artean euskaratuta dagoen bakarra. Jatorrizkoa 1962koa da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arte eszenikoen dFeria jaialdiaren antolatzaileak eta sustatzaileak, atzo, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian egindako aurkezpenean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Oreka izango du ardatz aurtengo dFeria jaialdiak

Alex Uriarte Atxikallende

Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 14tik 17ra bitartean egingo dute, Donostiako hainbat agertokitan. Festibala hasi baino bi egun lehenago, ‘pre-feria’ izeneko egitarau berezia izango da.
Leire Vargas, Aner Peritz, Haizea Arana eta Oihana Arana, <em>Erre</em> emanaldiaren sortzaileak. ©LANKU

Kategoriak arrakalatzera

Ane Eslava

Leire Vargasek, Aner Peritzek, Oihana Aranak eta Haizea Haranak 'Erre' saioa estreinatuko dute otsailaren 5ean. Lankuk ekoitzi du
Lautan Hiru jaialdiaren antolatzaileak, gaur, Bilbon. ©Marisol Ramirez / Foku

Lautan Hiru antzerki jaialdia egingo dute laugarrenez Bilboko Zazpikaleetan

Olatz Enzunza Mallona

Euskaltzaindiak, Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira kulturguneak antolatu dute egitaraua, elkarlanean, eta otsailaren 3an abiatuko da.

Antso Jakituna erregea eta Benjamin Tuterakoa bidaiaria elkarrizketan, Tuterako gazteluko ganberan. ©IÑAKET

Mundua Tuteratik zeharkatzea

Iñigo Astiz

Mikel Begoña gidoigileak eta Iñaki Martinez 'Iñaket' marrazkilariak XII. mendeko Nafarroa multikulturala irudikatu dute 'Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta' komiki liburuxkan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.