Entzuteko beste bide batzuk
Irailak 24
Ane Eslava eta Urtzi Urkizu
2021ko irailak 24
Bihar amaituko da Donostiako 69. Zinemaldia, eta gaur atzera begiratzen eta balorazioak egiten hasi gara. Mikel Zumeta kritikariak Sail Ofizialaren inguruko begirada panoramikoa eskaini digu, eta lehenengo apustuak egin ditu. Uxue Arzelusek, berriz, Perlak saileko pelikula bat aztertu du, eta Culinary Cinemako beste bat.
Lehen Planoan Maru Solores zinemagilea izan dugu, haurdunaldiak, erditzeak eta bizitzaren lehen egunek haurrengan izan dezaketen eragina aztertzen duen ‘Aztarnak’ filma erakutsiko baitu Zinemira sailaren itxieran.
Azkenik, Urtzi Urkizu kazetariak zutabea ekarri digu Kursaaleko zubitik.
Hau izan da Kursaaletik egin dugun azken podcasta; biharkoa Berria-ren erredakziotik egingo dugu. Itxiera gala jarraituko dugu, eta bukatzerakoan, laburpena eta balorazioak partekatuko ditugu.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Irailak 24
2021ko irailak 24
-
Irailak 23
2021ko irailak 23
-
Irailak 22
2021ko irailak 22
-
Irailak 21
2021ko irailak 21
-
Irailak 20
2021ko irailak 20
-
Irailak 19
2021ko irailak 19
-
Irailak 18
2021ko irailak 18
-
Irailak 17
2021ko irailak 17