Lerro artean dagoenaz

Berria FM

Lerro artean dagoenaz

Maider Galardi F. Agirre

Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista uztartu dituzte UEUk eta EHUk graduondoko batean. Lehen ikasturteari amaiera emateko, jardunaldiak egin zituzten joan den asteburuan, Eibarren. Historiografiari begirada feminista txertatu eta hainbat sorkuntza diziplinatan emakumeek egindako lanak argitan eman dituzte; kultur ekoizpenei ikuspegi feministatik nola begiratu aztertu dute; eta kultur kudeaketaz ere aritu dira, sexu-genero markek  prozesu horietan duten eraginaz hausnarteko. Horren guztiari buruz arituko gara saioan, jardunaldietan parte hartutako hizlari eta entzuleekin.

00:00 / 38:26

Entzuteko beste bide batzuk

Urak higatu ala ur jauzi izan

Urak higatu ala ur jauzi izan

Maider Galardi F. Agirre

2020ko azaroak 25

Gaurkoan bi efemeride gurean: urtebete da BerriaFM sortu zela, eta urtero moduan azaroaren 25a dugu gaur, indarkeria matxistaren aurkako eguna. Bi horien bueltan arituko gara podcast saioan: Leire Grove Bilboko mugimendu feministako kideak aurtengo aldarrien berri emango digu, eta bestetik podcasta osatzen duten Araiz Mezansa eta Lohitzune —Intza Alkainekin— izango ditugu solasean. Puntua Amaia Ramirez de Okariz Kortabarriarena da.

Zaintza lanak: goxatzetik sumintzera

Zaintza lanak: goxatzetik sumintzera

Maider Galardi F. Agirre

2020ko azaroak 11

Zaintza lanen garrantzia agerian gelditu zen koronabirusaren lehen olatuan, eta hainbat eragilek eskatu zuten lan horiek denak ikusgai egiteko. Bigarren oldarraldia heldu denerako, ordea, sektore horretan lanean ari direnek salatu dute ez  direla baldintzak hobetu, eta bere horretan segitzen dutela lan baldintza prekarioek. Saio honetan Maitelan kooperatibako kide batekin izango gara, baita erresidentzietako langile batekin ere. ELAk azaroaren 17rako deitutako zainta greba ere mintzagai izango dugu.



Oihalaren atzean zer dagoen

Oihalaren atzean zer dagoen

Maider Galardi F. Agirre

2020ko urriak 28

Ikus-entzunezko industrian lanean diren andreekin osatu dugu 20. podcasta. Tessa Andonegi aktoreak Hemen proiektua aurkeztu du elkarrizketan, eta eremu horretan lanean ari diren andreen egoeraz eta bizi dituzten oztopoez gogoeta egin du. Bestalde, emakume izateaz gain, gazte ere badiren hiru andreek eman dute industriaren gaineko beren iritzia: Jone Laspiur aktoreak, Ainhoa Gutierrez zuzendariak eta Maren Gonzalez programatzaileak. Lohitzuneren umore tartea eta Nagore Arinen puntua ere badira saioan. 

Telezama

Telezama

Maider Galardi F. Agirre

2020ko urriak 14

Pandemia lehertu denetik gora egin du telelanean jarduteko aukera. Hasieran, kontziliaziorako aukera eman zezakeenaren ustea zabaldu zen, baina orain, hainbat ikerketek ondorioztatu dute andreengan are zaintza lanen zama areagotu egin dela. Horri buruz aritukk gara oraingoan Matxalen Legarreta, Amaia Astobiza eta Nora Salbotxekin.

Erdigunetik zokoratu dute

Erdigunetik zokoratu dute

Maider Galardi F. Agirre

2020ko irailak 30

Hilabete da Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik, baina orduan hartutako zenbait erabakik, oraindik ere arrabotsa sortzen dute. Tartean da Emakunde lehendakaritzatik atera eta gizarte gaien sailaren pean kokatzea.

Lerro artean dagoenaz

Lerro artean dagoenaz

Maider Galardi F. Agirre

2020ko irailak 16

Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista uztartu dituzte UEUk eta EHUk graduondoko batean. Lehen ikasturteari amaiera emateko, jardunaldiak egin zituzten joan den asteburuan, Eibarren. Historiografiari begirada feminista txertatu eta hainbat sorkuntza diziplinatan emakumeek egindako lanak argitan eman dituzte; kultur ekoizpenei ikuspegi feministatik nola begiratu aztertu dute; eta kultur kudeaketaz ere aritu dira, sexu-genero markek  prozesu horietan duten eraginaz hausnarteko. Horren guztiari buruz arituko gara saioan, jardunaldietan parte hartutako hizlari eta entzuleekin.

Desira errebeldetik harago

Desira errebeldetik harago

Maider Galardi F. Agirre

2020ko ekainak 24

Sexu askapenaren eguna da datorren igandean, eta sasoiko azken podcasterako hiru belaunalditako lesbianak elkartu ditugu mahai inguruan: Pilar Mendibil Pilon, Biki Pozo eta Eva Perez. Bakoitza bere garaiaren eta adinaren talaiatik aritu da solasean, baina hiruek azpimarratu dute lesbianen ikusgaitasunaren eta auziaren politizazioaren beharra. Lohitzune eta Ramonik elkarrekin eman diote agurra BerriaFMri, eta Irene Arrarats Berriako euskara taldeko koordinatzaileak jarri du puntua.

Hotzikara bat etxeko abaroan

Hotzikara bat etxeko abaroan

Maider Galardi F. Agirre

2020ko ekainak 10

Euskal Herriko biztanleen %8 soilik bizi arren, hilketa matxisten %20tik Lapurdin izaten dira. Joan den maiatza hasierakoko hilketa ere aztertzen ari dira; suizidio adostua izan zen hala hilketa matxista zehazteko. Datuen atzean dagoena aletuko dugu saio honetan Nora Arbelbide kazetariarekin, eta Ipar Euskal Herriko mugimendu feministako kideek azalduko digute zertan den orain aldarria eta zein urrats egin diren orain arte. Oihana Teyseyre eta Joana Ibargarai Baionako delegazioko lankideek jarriko dute azken puntua.

Heldu adina helduaro

Heldu adina helduaro

Maider Galardi F. Agirre

2020ko maiatzak 27

Koronabirusaren krisia lehertu denetik asko hitz egin da adineko herritarren inguruan, baina gutxitan hartu dute ahotsa haiek. Zahar etxeetako kudeaketaz harago, zahartzeko ereduen eztabaidari, eta adin-tarte horretako aldarrikapenei apenas egin zaie kasu. Mariluz Esteban antropologoarekin eta Elixabete Garmendia kazetariarekin aritu gara horren inguruan solasean, ikuspegi feminista ardatz. Lohitzunek umore tartea osatu du eta Arantxa Iraola Berriako kazetariak, berriz, puntua.

Bakoitzak kabia bere erara egiten du

Bakoitzak kabia bere erara egiten du

Maider Galardi F. Agirre

2020ko maiatzak 13

Konfinamenduak eta “normalitate berriranzko” bideak agerian utzi du, besteak beste, familia eta bikote egitura normatiboek pisua dutela, baita gizartearen iruditerian garrantzia handiagoa hartu dutela lagunarteko sareek baino. Bada, ordea, ohiko moduetatik kanpo bizitzeko hautua egina duenik.

Eztanda bat, norberarena?

Eztanda bat, norberarena?

Maider Galardi F. Agirre

2020ko apirilak 29

Konfinamenduak buru osasunean izan dezakeen eraginez ohartarazi dute hainbat adituk asteotan, eta gai horri helduko diogu BERRI FMren saio berri honetan. Batetik, Eider Iruretagoiena psikologo feministarekin egin dugu elkarrizketa, eta, bestetik Aintzane Muguruzak kontatu digu zer den autismoa duen nerabe baten ama gisa konfinamenduari aurre egitea. Umore puntua Lohitzunek jarri dio saioari.

Lilurarik ez (datorrenari)

Lilurarik ez (datorrenari)

Maider Galardi F. Agirre

2020ko apirilak 15

Koronabirusak osasun arloan ez ezik, gizarteko beste zenbait eremutan ere eragin du. Gainera, etxeetan bakartzeak agerian utzi ditu herritar batzuen eta besteen arteko diferentzia sozioekonomikoak. Desberdinkeria horiei aurre egiterik egongo al da konfinamenduaren ostean?

Bakarrik ezin, elkar zaintzen bai

Bakarrik ezin, elkar zaintzen bai

Maider Galardi F. Agirre

2020ko apirilak 2

Hamargarren Berria FM saioa dugu hau. Aurrekoaren moduan, eta konfinamenduak hala behartuta, etxetik eginda, baina gainontzekoen eran, gaiei ikuspegi feministatik heltzeko determinazioz. Koronabirusaren krisia izango dugu mintzagai gaurkoan baina, batik bat, zaintza arloan sortutako arrakalei erreparatuko diegu: Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak sortu berri duten lan mahai teknikoaren xehetasunak emango dizkigu, Lohitzunek begirada zorrotzarekin egingo du egungo egoeraren analisia, zahar egoitzetako bi langile izango ditugu gurekin, eta Maite Asensio Berriako kazetariak jarriko dio puntua saioari.

Pandemiaren itzala

Pandemiaren itzala

Maider Galardi F. Agirre

2020ko martxoak 18

Hamaika analisi egin litezke koronabirusak sortutako egoera sozial, ekonomiko eta psikologikoen inguruan, baina Berria FMn ikuspegi feministatik helduko diogu gaiari. Zein zen gure egunerokoa orain bi aste? EHUko garbitzaileak greban ziren lan baldintzak hobetzeko, baina, orain, lanera itzuli behar izan dute denek, nahiz eta ez dieten aldarrikapenei uko egin. Nola egin diote aurre egoerari saltzaile eta zaintzaileek? Nola antolatu dira zaintza eta babes sareak hainbat herri eta auzotan? Zergatik hil dituzte hiru emakume astebetean, indarkeria matxistaz?

Korapiloak gorputz-mihietan

Korapiloak gorputz-mihietan

Maider Galardi F. Agirre

2020ko martxoak 4

Martxoaren 8a gertu dela, zortzigarren saioa izango dugu Berria FMn. Horren harira, datorren igandeko mobilizazio nagusien errepasoa egingo dugu, eta, Euskal Herrira etorrita, euskararen eta feminismoaren bidegurutzean jarriko dugu arreta. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin Trikua esnatu da liburuari buruzko solasaldi bat egingo dugu, Lohitzunek gogoeta, eta Maialen Berasategik azken puntua jarriko dio saioari.

Jokoz Kanpo

Jokoz Kanpo

Maider Galardi F. Agirre

2020ko otsailak 19

Azken orduko albisteak landuko ditugu Berria FMren 7. atalean: emakume futbolariek beren baldintzak hobetzeko sinatu berri duten akordioaz arituko gara. Ainhoa Azurmendi kirol teknikari eta adituarekin izango gara, baita Ainhoa Tirapu Athleticeko jokalariarekin eta Iraia Iparragirre Realekoarekin ere. Ramoniren bozgorailua eta Ainara Arratibel BERRIAko kirol saileko kazetariaren puntua ere ez dira faltako.

Tra(d)izioak

Tra(d)izioak

Maider Galardi F. Agirre

2020ko otsailak 5

Udaberria iragartzen duten hainbat erritu eta ohitura egiten dira Euskal Herrian otsailean. Horiei buruz arituko gara Berria FM-ren seigarren atalean. Maggi Bullen antropologoak azalduko du nolakoa izan ohi den emakumeen parte hartzea halako tradizioetan, Lohitzunek Santa Agedaz hitz egingo digu, eta Makeako libertimenduan eta Zubietako eta Iturengo inauterietan ari diren hiru emakumeren iritzia bilduko dugu. Maddi Ane Txoperena kazetariak jarriko dio azken puntua saioari.

Lan mahaian kolpea

Lan mahaian kolpea

Maider Galardi F. Agirre

2020ko urtarrilak 22

Datorren ostegunean, hilaren 30ean, greba orokorra izango da Hego Euskal Herrian, “lan, pentsio eta bizitza duinen alde”. Greba hori babestu edota bultzatzen duten hiru kolektibotako kideekin izan gara Berria FMren bosgarren saio honetan: Ana Mezo Onekako kidearekin, Naia Torrealdai mugimendu feministako kidearekin eta Maialen Aranburu Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkariarekin. Hirurek grebaren analisi feminista egin dute, eta grebara joateko arrazoiak genero ikuspegitik aletu. Umorezko tartean, Ramonik zaintzaren gaia jarriko du mahai gainean, eta Irune Lasa BERRIAko kazetariak jarriko dio puntua saioari.

Arrakalak horma lodiari

Arrakalak horma lodiari

Maider Galardi F. Agirre

2020ko urtarrilak 8

Espetxeari eta bertan preso dauden emakumeei buruz arituko gara laugarren saioan. Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek argitaratu berri duten Argi izpiak txarrantxen artean liburua aurkeztuko digute. Espetxe sistema azaldu, eta barruan preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Eta, mugak hautsiz, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eskaini digu Roanneko espetxetik, Roazhongora lekualdatu aurreko egunetan. Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak emango dio amaiera saioari.

Errimak eta errenak

Errimak eta errenak

Maider Galardi F. Agirre

2019ko abenduak 18

Berria FMren hirugarren saioan bertsolaritzaz arituko gara. Ikuspegi feministaz helduko diogu gaiari. Lehenik, Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariarekin arituko gara solasean, Ane Labakarekin batera argitaratu berri duen Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen liburuaren inguruan. Ondoren, Gipuzkoako Bertso Txapelketako finalaren erraietara sartuko gara, eta, hain justu, horren inguruan gogoeta egingo du Miren Garate BERRIAko kazetariak, saioa ixteko.

Izatetik, existitzera

Izatetik, existitzera

Maider Galardi F. Agirre

2019ko abenduak 4


Irene Arraratsek Simone de Beauvoirren 'Bigarren sexua' itzuli berri duenez, gaurko saioan harekin hasi, eta aurrera segituko dugu Miren Amuriza, Lucia Baskaran eta Mari Luz Esteban idazleekin, Durangoko Azokan liburu bana izango baitute. BERRIAko langile eta Eskafandrako kide Ainara Lasak, berriz, puntua jarriko dio podcastari.

Bortxak zeharkatuta

Bortxak zeharkatuta

Maider Galardi F. Agirre

2019ko azaroak 20

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, bortxakeria horren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz arituko gara. Horretarako, Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak izan ditugu gurekin.