Entzuteko beste bide batzuk
Belarri musikatuak
Jexux Mari Irazu
2022ko abuztuak 6
Doinua: Naparruatik ardo karraio/Norteko ferrokarrila
1
Luzeak, motzak edo zabalak
maiz mitoz elikatuak
onak,
eskasak, finak ta gorrak
guztiak delikatuak
ageriko nahiz
ilepekoak,
piercing-ez murtxikatuak…
Sonatuetan
sonatuenak
belarri musikatuak
2
Suge txistu fin
hozkalaria
edo erlauntza burrunba
ekaitz aldiko haize soinu
ta,
pitido, zunbido, zunba.
Edozelango
Lekeitioak
ta beste hainbat oihartzun-da
Ze
ezberdina dena kanpotik
edo barrutik entzunda
3
Barne
ahotsik ba ote nuen
kezkaz eta jakin minez
Orain atsegin ez
dela eta
larri isildu ezinez
Bere hizkuntzan
nabilelako
nola Txirrita latinez
unibertsoa hizketan eta
ze
esan nahi didan jakin ez
4
Federik balitz zientzian eta
alternatiben
praktikan
estimatzen da ez izatea
zeinek lagundu
faltikan
denak du bere eragin ona
konfiantzaren
argitan
Soinua berriz jaisten ta jaisten,
belarrian ez,
patrikan
5
Audifonoak omen direla
zarata goxatzeko gai
zenbait
pastilla lagungarriak
agudoak grabetzen, ai
(sic)
akupuntura, osteopatia
yoga, energiak, zernahi
eskura
izanda nola ez probatu?
Sendabelarrak ere bai!
6
Desesperatu ta noiz joango
nor ez da borrokan jardun
tonu
berean jarri artean
bihotz, belarri ta garun
bizitzarako
irakaspena?
Nahiz ta ez datorren leun…
batzutan izan
behar dugula
nahi ez dugunaren lagun
7
Zer hauspotzeko hasten da jotzen
norbere barruko
gaita?
Biak aukeran, kasurikan ez
edo etxekotzat
maita
horra bertsotan akufenoen
udako bertsio
light-a…
Egiari zor, benetakoa,
beste musika bat
baita
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Maitasun deitzen diozu
2022ko uztailak 16
-
Pisuzko arrazoiak
2022ko irailak 10
-
Zerk gazte eta zer euskarak
2022ko irailak 3
-
Hil artean bizi
2022ko abuztuak 27
-
Egi(r)antzaz
2022ko abuztuak 20
-
Lehen uda etxetik kanpo
2022ko abuztuak 13
-
Ez omen dakizu
2022ko uztailak 30
-
Hasieratik ereiteko
2022ko uztailak 23
-
Ez aizinant baten koblak
2022ko uztailak 9
-
Gortinak itxita
2022ko uztailak 2
-
Zazpigarren alaba
2021ko irailak 11
-
Kontra erranak, udarak emanak
2021ko irailak 4
-
Tubacex, 200 egun greban
2021ko abuztuak 28
-
Denek esaten didate
2021ko abuztuak 21
-
Larrugorritan
2021ko abuztuak 14
-
Maindi Murua, Arbonatik
2021ko abuztuak 7
-
Garaiak eta penak
2021ko uztailak 31
-
Altzairuzko traste horri
2021ko uztailak 24
-
Ardi beltzaren bertsuak
2021ko uztailak 27
-
Naizen 'ni' guztiei
2021ko uztailak 10
-
Haritz Mujika, Tourrari begira
2021ko uztailak 5