Entzuteko beste bide batzuk
Ez omen dakizu
Ekhiñe Zapiain
2022ko uztailak 30
Doinua: Nehoiz ez da senditzen
1.Gazte bizitza baten
Erpinak edo ertzak
Ukitzea zail da ta
Nola elkartu piezak?
Hausnarketa saiakera
Egin nahiean behintzat
Nola lana eman didan
Gai bat eduki ezak
Bertsoak jarri ditut
Niretik ta niretzat
Nahi duenak har ditzala
Bere buruarentzat
2.Sustoa hartu ohi da
Kolpez handitzearren
Denbora pasatzeak
Nola hori dakarren
Adin muga bilakatu
Ahala hogeigarren
Mundua jateko pronto
haren kanpo ta barren
Dena bizi nahi duzu
Hobekien, azkarren
Hori nola egin inork
Erran ez dizun arren
3.Gaztea bizkorra da
Gorputzez ta garunez
Ta mundua betea
Dagoenez hutsunez
Hasi zinen militantzi
Eremuan jardunez
Baina kontraesanena
Hain hurbila duzunez
Zabiltza politikaz,
Gaiz, eremuz ta unez
Zer nahi ez duzun dakizu
Eta zer nahi duzun ez
4.Maitasunezko hainbat
Praktika zein teori
Dakizku nahiz denak
Ez irten horren ongi
Maitemindu zintuztenak
Badira bat edo bi
Nahasita zauzkatenak
(hau ez erran inori)
Diote “utzi zazu,
Ez berriro erori…”
Baina ba al dakizu nola
lortu daitekeen hori?
5.Doinuek eztarria
Ahal badute igurtzi
Oholtza gaineko gorputz
Eta buru biluzi
Maitatzen dituzunetan
Izugarri ta gutxi
Bertsolaritzaren gaia
Izaten da nagusi
Ote da nahi duzula
Ari, bizi, ikusi…
Edota bertzerik gabe
Ez duzula nahi utzi
6.Nahiz egin nitzakeen
Behin hasita idazten
Zalantzaz beteriko
Mila adierazpen
Ez dakit zer nahi dudan ta
Zer ez dudan zehazten
Baina udaberriak bihur
Badaitezke udazken
Joanen naiz aldatzen,
Bizi ahala ikasten…
Eta bien bitartean
Utzi lasai nahasten!
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Maitasun deitzen diozu
2022ko uztailak 16
-
Belarri musikatuak
2022ko abuztuak 6
-
Hasieratik ereiteko
2022ko uztailak 23
-
Ez aizinant baten koblak
2022ko uztailak 9
-
Gortinak itxita
2022ko uztailak 2
-
Zazpigarren alaba
2021ko irailak 11
-
Kontra erranak, udarak emanak
2021ko irailak 4
-
Tubacex, 200 egun greban
2021ko abuztuak 28
-
Denek esaten didate
2021ko abuztuak 21
-
Larrugorritan
2021ko abuztuak 14
-
Maindi Murua, Arbonatik
2021ko abuztuak 7
-
Garaiak eta penak
2021ko uztailak 31
-
Altzairuzko traste horri
2021ko uztailak 24
-
Ardi beltzaren bertsuak
2021ko uztailak 27
-
Naizen 'ni' guztiei
2021ko uztailak 10
-
Haritz Mujika, Tourrari begira
2021ko uztailak 5