Entzuteko beste bide batzuk
Garaiak eta penak
Xabat Galletebeitia
2021ko uztailak 31
Xabat Galletebeitia. 1986an jaio zen, Lekeition (Bizkaia). Markina-Xemeingo eta Lekeitioko bertso eskoletan aritu da irakasle lanean. Hiru aldiz sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako: 2014., 2016. eta 2018. urteetan. Bigarren izan zen 2016ko lehian, eta hirugarren 2018koan.
Doinua: Lili bat ikusi dut I (Galerianoaren kantua)
1- Lehengoak bai garaiak; ontziak noraian,
arrainak itsasoan, sareginak kaian.
Orain gazterik ez da sartzen eskifaian...
bizitzea zailago zen gure garaian.
2- Lehengoak bai oporrak; natura lasaian,
bakea gailurretan, arnasa paisaian.
Orain jende ilarak daude Himalaian...
mundua normalago zen gure garaian.
3- Lehengoak bai parrandak; jai hemen ta jai han,
walkmanean Etsaiak, irratian Chayanne.
Orain doinu arraro pila soinu-mahaian...
giroa sanoago zen gure garaian.
4- Lehengoak bai manifak; astero bidaian,
batean Iruñean, hurrena Hendaian.
Orain nekez datoz bi deialdi jarraian...
konpromiso gehiago zen gure garaian.
5- Lehengoak bai gazteak; txosnetan muntaian,
asanbladak luzatzen txostenen lengoaian.
Orain borrokatzen da horren modu guai-an...
iraultza gertuago zen gure garaian.
6- Lehena eta oraina; horra, yin eta yan,
baina iraganetik beti ezin da jan.
Geurea goraipatzen geroratu nahian...
garaipenik ez dago penaren garaian.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Oihana Arana, Gortinak itxita
2022ko uztailak 2
-
Zazpigarren alaba
2021ko irailak 11
-
Kontra erranak, udarak emanak
2021ko irailak 4
-
Tubacex, 200 egun greban
2021ko abuztuak 28
-
Denek esaten didate
2021ko abuztuak 21
-
Larrugorritan
2021ko abuztuak 14
-
Maindi Murua, Arbonatik
2021ko abuztuak 7
-
Altzairuzko traste horri
2021ko uztailak 24
-
Ardi beltzaren bertsuak
2021ko uztailak 27
-
Naizen 'ni' guztiei
2021ko uztailak 10
-
Haritz Mujika, Tourrari begira
2021ko uztailak 5