Entzuteko beste bide batzuk
Naizen 'ni' guztiei
Josune Aramendi
2021ko uztailak 10
Josune Aramendi Perez. Markina-Xemeinen (Bizkaia) 1994an jaioa. 12 urterekin hasi zen bertsotan. Bere lehenengo plazak Bizkaiko Eskolartekoan eta BBK sariketan egin zituen. 2018an parte hartu zuen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.
Pandemia egunak ze
emozio ekaitz
kantatu nahiko nuke
bakan ez diren gaiz
neroni egindako
promesa ta xantaiz
nahiz igual ausardia
falta zitzaidan maiz
orain ispilu aurrean
zu gabe jartzen naiz.
Zugana lotzen naute
horrenbeste ezbaik
besteen begiradek
nire mila epaik…
Arnas soziala itotzen
nauten sare ta like
maskarilak kentzea
posible da nonbait
maskara eranztea
gehiago kosta zait.
Nahiz eta izan zaren
nintzenetik ume
zuk sortutako arrisku
denen babesgune
kontzientzia hartuz noa
aspaldian xume
ta ikasten ari naiz
suabe, unez une
maitatzen makillaje
gabeko Josune.
Zenbat presio sozial
ta autosuntsipen…
zer da gure irudi
ta zer irudipen?
Salbuespen egoerei
ez meriturik ken
urtebete daramat
arrazoi, sentipen…
neure buruarekin
bakeak egiten.
Patriarkatuak ze
itzal, ze tamaino
ez naiz aske pintatzen
den preso bat baino
ta horrela heldu naiz
ohartu gabe, ño!
Hautsen, kremen, arkatzen
eta brotxen laino
azpian dagoena
gorrotatzeraino.
Bekokiko zimurrak,
koipe bolumenak
tarteka masail diren
akne almazenak
puntu beltz, ezpain gorri
ondadun melenak...
noizbait maiteko ditut
ni naizen ni denak
korrektorerik gabe
zuzenak direnak.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Maitasun deitzen diozu
2022ko uztailak 16
-
Pisuzko arrazoiak
2022ko irailak 10
-
Zerk gazte eta zer euskarak
2022ko irailak 3
-
Hil artean bizi
2022ko abuztuak 27
-
Egi(r)antzaz
2022ko abuztuak 20
-
Lehen uda etxetik kanpo
2022ko abuztuak 13
-
Belarri musikatuak
2022ko abuztuak 6
-
Ez omen dakizu
2022ko uztailak 30
-
Hasieratik ereiteko
2022ko uztailak 23
-
Ez aizinant baten koblak
2022ko uztailak 9
-
Gortinak itxita
2022ko uztailak 2
-
Zazpigarren alaba
2021ko irailak 11
-
Kontra erranak, udarak emanak
2021ko irailak 4
-
Tubacex, 200 egun greban
2021ko abuztuak 28
-
Denek esaten didate
2021ko abuztuak 21
-
Larrugorritan
2021ko abuztuak 14
-
Maindi Murua, Arbonatik
2021ko abuztuak 7
-
Garaiak eta penak
2021ko uztailak 31
-
Altzairuzko traste horri
2021ko uztailak 24
-
Ardi beltzaren bertsuak
2021ko uztailak 27
-
Haritz Mujika, Tourrari begira
2021ko uztailak 5