Dunbala

Dunbala

Pleura taldeari elkarrizketa

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen "Bakarhilketa", Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz taldekideak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Halaber, Izaki Gardenak eta Nabilen kantu berriak entzun ahal dira saio honetan.

00:00 / 42:19

Entzuteko beste bide batzuk

Pleura taldeari elkarrizketa

Pleura taldeari elkarrizketa

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko azaroak 20

Durangoko Azoka hurbildu ahala lan berriak plazaratzen ari dira. Horietako bat da Pleura taldearen "Bakarhilketa", Nafarroako laukotearen estreinako diskoa. Ion Mayordomo eta Unai Urroz taldekideak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Halaber, Izaki Gardenak eta Nabilen kantu berriak entzun ahal dira saio honetan.

Musika jaialdien ekosistema

Musika jaialdien ekosistema

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko azaroak 6

Musika jaialdien eremuan murgildu dira Eneritz Furyak eta Jagoba Salvador. Arkaitz Villar Beratu jaialdiaren antolakuntza taldeko kidea elkarrizketatu dute. Hirugarren urtez antolatu dute jaialdia Oñatin, azaroaren 4tik 8ra, eta besteak beste Sua, Joseba Irazoki, Gaizka Insunza, Hakima Flissi eta Los Sara Fontanen emanaldiak eskainiko ditu. Azaroan egitekoa den beste jaialdi bat ere izan dute hizpide, Galdakaoko Kaiola. 

Kontzertuetako argazkilaritzaz

Kontzertuetako argazkilaritzaz

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko urriak 23

Kontzertuetako argazkigintzari eskaini diote Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek 14. atalaren tarte nagusia. Horretarako, Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga elkarrizketatu dituzte. Iraundegi 80ko hamarkadatik ari da zuzeneko emanaldietan argazkiak ateratzen; Iturriagak berriz, hainbat lan egin ditu, tartean Berri Txarrak taldearentzat. Horrez gain, Merina Gris talde berriaren lehen singlea aipagai izan dute saioan.

Kontzertu aretoen memoria

Kontzertu aretoen memoria

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko urriak 9

Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxieraren berri izan genuen duela egun batzuk. Euskal musikarien lana plazaratzeko ezinbesteko aterpe izan da Plateruena hamasei urtez. Abiapuntu horretatik, beste zenbait areto hartu dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek, eta haiekin lotutako oroitzapen pertsonalak aletu dituzte, Glaukoma, Akauzazte, Willis Drummond eta Liberen musikaz lagunduta, besteak beste.

Zinemarekin lotutako abestiak

Zinemarekin lotutako abestiak

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko irailak 25

Donostiako Zinemaldiaren aitzakian, modu batean edo bestean zinemarekin loturiko abestiek osatu dute 'Dunbala' podcastaren 12. atala. Besteak beste, Mursego, Ama Say, Norman, Jousilouli, Amorante, Joxe Ripiau, M-ak, Aizkorak Zorroztu eta Markos Untzetaren kantuak entzun ahal dira saioan. 

Udak ekarritakoari gainbegiratua

Udak ekarritakoari gainbegiratua

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko irailak 11

Abuztuko etenaldiaren ostean itzuli da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek zuzendutako saioa. Azken asteetan argitaratutako nobedadeak izan dituzte hizpide, tartean Dena hirukote gaztearen rock sendoa, Kyxo taldearen "pop axolagabea" edota Argazki Bat Behelainoan izeneko proiektu minimalista.

Hannot Mintegia (Moxal) eta etorkizuneko hainbat asmo

Hannot Mintegia (Moxal) eta etorkizuneko hainbat asmo

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko uztailak 24

Abuztuan oporrak hartu aurreko azken saioan, Hannot Mintegia elkarrizketatu dute Moxal proiektuaren azken lanaz hitz egiteko, eta hainbat musikarik (Olatz Salvador, Bananas, Peru Galbete, Nogen, Birkit, Ro eta Urgatz) etorkizun hurbileko asmoak azaldu dituzte. Halaber, ohi bezala, BADOKen aurkitu daitezkeen eduki interesgarrietako batzuk aipatu dituzte.

Joanes Garcia Basurko (UsoPop) eta Edurne Azkarate

Joanes Garcia Basurko (UsoPop) eta Edurne Azkarate

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko uztailak 10

Hamar urtez UsoPop jaialdia antolatu duen lagun taldeko kide Joanes Garcia Basurko elkarrizketatu dugu podcastaren bederatzigarren saioan. Azaroan egitekoa den Mapa Galduak jaialdi berriaren inguruko azalpenak eman dizkigu. Horrez gain, Edurne Azkarate antzezlearen gustu musikalak ezagutu ditugu, eta BADOK atarian aurkitu daitezkeen zenbait eduki interesgarri aipatu ditugu.

Gaztain grabazio estudioa eta Maddi Castro

Gaztain grabazio estudioa eta Maddi Castro

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko ekainak 26

'Dunbala' podcastaren zortzigarren saioan, Badok atarian aurkitu daitezkeen azken nobedadeen berri eman dute Jagoba Salvadorrek eta Eneritz Furyakek, eta ondoren Zestoako (Gipuzkoa) Gaztain estudiora jo dute , hango soinu teknikari, ekoizle eta musikari Eñaut Gaztañagarekin hitz egiteko. Saioaren azken minutuetan, Maddi Castro 'Pikuak' websailaren zuzendariaren gustu musikalak ezagutu ditugu.

Behi Bideko Andere Xuriak eta Asier Burguete

Behi Bideko Andere Xuriak eta Asier Burguete

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko ekainak 5

Behi Bideko Andere Xuriak taldea izan da 'Dunbala' podcastaren zazpigarren atalaren protagonistetako bat. Pantxix Bidart taldekidea elkarrizketatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek, "t'mAmAztAng"t" izenburuko disko berriaren harira. Horrez gain, Asier Burguete aktore eta dantzariarekin mintzatu dira, haren gustu musikalak ezagutzeko, eta BADOK atarian aurkitutako azken edukien berri eman dute.

Hautsi da anphora diskoak 40 urte

Hautsi da anphora diskoak 40 urte

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko maiatzak 22

'Dunbala' podcastaren seigarren alea 'Hautsi da anphora' diskoari buruzko saio monografikoa da. 40 urte bete ditu euskal kantagintzan mugarri ezarri zuen Ruper Ordorikaren lehen diskoak. Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek lau lagun gonbidatu dituzte diskoari buruz hitz egitera: Josu Zabala eta Maite Larburu musikariak, Imanol Agirre Loraldia jaialdiko zuzendaria eta Fermin Etxegoien kazetari eta idazlea.

Diskoen azalak, Raitx eta Danele Sarriugarte

Diskoen azalak, Raitx eta Danele Sarriugarte

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko maiatzak 8

Dunbala podcastaren bosgarren saioan, azken bi asteetan argitaratutako zenbait kantu berri aipatzeaz gain, diskoen azalak hartu dituzte hizpide Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek. Horretarako helduleku, Xabier Gantzarainek BADOKeko 'Azaletik' atalean idatzitako artikuluak izan dituzte. Horrez gain, Rakel Arenaza elkarrizketatu dute, Raitx proiektuaren lehen diskoaz solasteko, eta Danele Sarriugarte idazleak musikarekin duen harremanaz hitz egin digu.

Haurrentzako kantak, Mukuru kolektiboa eta Asisko Urmeneta

Haurrentzako kantak, Mukuru kolektiboa eta Asisko Urmeneta

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko apirilak 24

Konfinamendu garaian haurrak etxetik atera ahal izatea eskatzeko Maite Arroitajauregik sortutako "Txakurran lepokoa erosi dut merke online" abestitik abiatuz, haurrengan pentsatuta sortutako abestien errepasoa egin dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek laugarren saioan. Horrez gain, Mukuru kolektiboko bi kiderekin hitz egin dute eta Asisko Urmenetaren gustuko musika ezagutarazi digute.

Elektronika, bideogintza eta beste

Elektronika, bideogintza eta beste

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko apirilak 10

Hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek hirugarren saioan: Krii Kolektiboari Badok-en egindako elkarrizketa aitzaki, musika elektronikoari heldu diote; bideoklipak ekoizten dituen Arriguri kolektiboko Xabi Ojinagarekin mintzatu dira eta Itziar Ituño aktorearekin abiatu dute euskal kulturgileen gustuko musika ezagutzeko atal berria. Sara Zozaya, Nizuri Tazuneri & Urgatz, Ingot eta Olatz Zugastik jarri dute musika.

Etxetik etxeetara

Etxetik etxeetara

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko martxoak 27

Koronabirusaren krisiak ere eragin dio 'Dunbala' podcastaren ekoizpenari, eta ohiko grabazio estudiotik beharrean norbere etxetik osatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak-ek bigarren atala. Pandemiak bertan behera utzitako kontzertuen hutsunea betetzeko sarean sortutako ekimenak izan dituzte hizpide eta horri buruzko hainbat musikariren iritziak bildu.

Elkarrekin egoteko gonbita

Elkarrekin egoteko gonbita

Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak

2020ko martxoak 13

Badok atariaren 'Dunbala' podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik egindako 'Elkarrekin egon ginen' topaketa izan da abiapuntua, eta ondoren Arima taldearen zuzenekoaz, Keu Agirretxearen 'Lagunak, ura eta bakea' proiektuaz, eta Testura, Verde Prato eta Liherren disko berriez hitz egin dute.