Entzuteko beste bide batzuk
Kinka buletina
Gaiak

Nola babestu gure hiriak klima krisitik?
Nagore Arin
2023ko maiatzak 23
Hiriak klima krisiari begira egokitzeaz mintzo da Kinka podcastaren hamaseigarren atala. Zehazki, 'Imagine Adaptation' ikerlana du hizpide saioak, eta proiektuko kide Maria Loroño BC3ko ikertzaileak azaldu ditu azterlanaren nondik norakoak. Hiztegian, 'El Niño' eta 'La Niña' fenomenoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideak. Aholkuen atalean, berriz, otorduez hitz egin dute Aintzira Oñederra eta Goiuri Alberdi Asunek Behatokiko kideek.

Euskal Herria Bizirik: lurraren defentsan baturik
Nagore Arin
2023ko maiatzak 9
Euskal Herria Bizirik ekimena du hizpide Kinka podcastaren 15. saioak. Egitasmoak maiatzaren 20an du jarria hitzordu nagusia: manifestazio nazionala egingo du lurraren defentsan eta azpiegituren proiektu handien aurka. Ekimenaz, mobilizazioaz eta Euskal Herriak bizi duen testuinguruaz hitz egin dugu Araba Bizirik, Ekologistak Martxan eta AHT Gelditu Nafarroa taldeetako hiru ordezkarirekin. Hiztegian, anplifikazio polarra zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, tokian-tokiko eta garaiko merkataritzaz mintzatu da Gorka Egia.

Iraganaren gaurkotasunaz, Naima El Banirekin
Nagore Arin
2023ko apirilak 25
Naima El Bani Altuna ikerlaria du protagonista Kinka podcastaren 14. aleak; Tromson bizi da, Norvegian, eta ozeanoen zirkulazioak ikertzen ditu. Artikoan egiten duen jardunari buruz, espedizio askotarikoei buruz eta beste hainbat gauzari buruz mintzatu da. Hiztegiaren atalean, foraminifero deituriko organismoei buruz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen tartean, ingurumenari buruzko literatur gomendioak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.

Energia, komunitatetik eta komunitatearentzat
Nagore Arin
2023ko apirilak 11
Energia komunitateak ditu hizpide Kinkaren 13. saioak, Artelan kolektiboko kide Oihana Lorea Zabalegi, Sugarai kooperatibako bazkide Peio Harluxet eta Ekiherri kooperatibako bazkide Aitziber Gartzia solaskide. Hiztegiaren atalean, iheslari klimatikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Aholkuen atalean, Asunek Behatokiko Goiuri Alberdi eta Aintzira Oñederra izan dira estreinakoz, eta erosketa egiterakoan kontuan hartu beharreko gakoez hitz egin dute.

Iraultza berdeez, Mirene Begiristainekin
Nagore Arin
2023ko martxoak 28
Kinka podcastaren 12. saioan, agroekologiaz mintzatu da Mirene Begiristain EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta elikadura sistemen ikerltzailea. Lehen sektoreak izan duen bilakaeraz, nekazaritzaz, lurraren eta lurra zaintzen dutenen zaintzaz eta beste hainbat gaiez mintzatu da. Hiztegiaren atalean, mikroplastikoez aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Gomendioen atalean, hondakinekin gutxiago kutsatzeko erronkatxoak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.

Trantsizio energetikoa bai, baina zein markotan?
Nagore Arin
2023ko martxoak 14
Trantsizio energetikoaz mintzo da Kinka podcastaren hamaikagarren atala. Martxoaren 2an egin zen Martin Ugalde Foroan esandakoen laburpen bat da, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari Itziar Gomez, BC3ko ikertzaile Unai Pascual eta Hego Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzaile Lorea Flores hizlari. Hiztegian, elikagaien karbono aztarnaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, gomendioen atalean, baterien berrerabilpenari buruz mintzatu da Imanol Landa Medrano. Entzun!

Otsoen itzulera: nork babestuko du nor?
Nagore Arin
2023ko otsailak 21
Otsoez mintzo da Kinka podcastaren hamargarren atala; otsoez, espezie babestu gisa duten izendapenaz eta abereei erasotzean sortzen dituzten kalteez, besteak beste. Horretarako, Iñigo Bilbao Euskal Nekazarien Batasuneko kidearen eta Diego Ortuzar Ekologistak Martxan taldeko kidearen iritziak jaso ditu podcastaren lantaldeak, eta nork bere ikuspuntutik heldu dio aferari. Hiztegiaren atalean, uxaldiaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola;. Gomendioen atalean, berriz, energia gutxiago kontsumitzeko gakoak ekarri ditu Gorka Egia kolaboratzaileak. Entzun!

Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari
Nagore Arin
2023ko otsailak 7
Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena baliatuta, hondamendiaren hots eta soinu askotarikoen bilduma osatu du BERRIAk, Kinka podcastaren ale berezi batean. Duela bi urte jasotako Nahia Sololuzeren eta BERRIAko editore Iñaki Petxarromanen azalpenekin, eta pieza honetarako espresuki grabatutako Imanol Magro BERRIAko kazetariaren esanekin osatu da lana; baina, testigantza horiez gain, Zaldibarko auziari buruzko bestelako hots eta soinuak ere topatuko ditu entzuleak audio dokumental itxura hartu duen lan honetan.

Jauzi Ekosoziala: elkarrekin ekiteko eta eragiteko sare bat
Nagore Arin
2023ko urtarrilak 24
Jauzi Ekosoziala dinamika du mintzagai Kinka podcastaren zortzigarren saioak. Hego Euskal Herriko mugimendu ekologista artikulatzeko asmoz sortu dute, elkarrekin ekiteko eta eragiteko. Alaitz Ajuriagerra eta Nerea Zuluaga mugimenduko partaideek azaldu dituzte dinamika berriaren nondik norakoak, eta luze gabe dituzten mugarri nagusien berri ere eman dute. Hiztegian, Copernicus zerbitzuaren urtez urteko txostena izan dute hizpide Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Gomendioen atalean, berriz, azken asteotan ahoz aho ibili den fusio nuklearraz mintzatu da Imanol Landa Medrano.

Bioaniztasuna babesteko bide orriez, Unai Pascualekin
Nagore Arin
2023ko urtarrilak 10
Bioaniztasuna du hizpide Kinka podcastaren zazpigarren saioak, IPBESko ikertzaile Unai Pascual solaskide. Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruzko COP15 biltzarraren nondik norakoak xehatu ditu, eta Naturaren Balioen Katalogoaz eta Euskal Herriko aliantza ekosozialaz ere mintzatu da. Hiztegiaren atalean, Mauna Loako Behatokiaz hitz egin dute Nagore Arin eta Olatz Artola kideek, eta, gomendioen atalean, kontsumo arduratsua sustatzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei.

Begirada gazteak, klima krisian giltzarri
Nagore Arin
2022ko abenduak 13
Gazteak ditu protagonista Kinka podcastaren seigarren saioak, eta, horretarako, Gorka Laurnaga klima aktibista, Anne Rodriguez Fridays For Future plataformako kidea eta Hodei Rodriguez Sukar Horia taldeko kidea izan ditu bidelagun. Hiztegiaren atalean, ‘Hazkundearen mugak’ txostena, eta, gomendioen atalean, bizikleta elektriko bat erosteko aholkuak, oraingo honetan, Imanol Landa Medrano kolaboratzailearen eskutik. Entzun!

COP27 biltzarra: itzal ugari eta argi izpi bat
Nagore Arin
2022ko azaroak 29
COP27 goi gailurrean hartutako erabakiak eta hitzorduak utzitako hutsuneak ditu hizpide Kinka podcastaren bosgarren saioak, Lorea Flores Greenpeace plataformako Hego Euskal Herriko koordinatzailearekin, Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikertzailearekin eta Anna Perez Catala IDDRIko ikerlariarekin. Hiztegian, eko-antsietateaz mintzatu dira Nagore Arin eta Olatz Artola saioko kideak. Gomendioen atalean, hondakin gutxiago sortzeko erronka interesgarriak jarri dizkie Gorka Egiak entzuleei. Entzun!

Basoak basotzeaz, Aitziber Saroberekin
Nagore Arin
2022ko azaroak 15
Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko COP27 goi gailurra eta basoak ditu hizpide Kinka podcastaren laugarren saioak. Egipton ari dira egiten COP27a, Xarm el Xeikh deituriko hiri turistiko batean, eta bertan lantzen ari diren gai nagusiak zein diren azaldu du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak eta editoreak hiztegian. Gai nagusian, basoak basotzeko aldarriaz hitz egin du Aitziber Sarobe biologoak. Basoez gain, bestelako gai askotarikoei buruz ere mintzatu da; energiaz, kontsumoaz eta desazkundeaz, tartean. Gomendioen atalean, berriz, sakelakoetako bateriak zaintzeko aholku lagungarriak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak. Entzun!

'Natura Gure Esku' liburuaz, Aiora Zabalarekin
Nagore Arin
2022ko azaroak 1
Aiora Zabala Aizpururen ‘Natura Gure Esku’ liburua du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka podcastaren hirugarren saioak. Ingurumen eta Politika Ekonomiako irakasleak gai askotarikoei buruz hitz egin du liburuan, eta hamar ataletan bildu ditu. Hiztegiaren atalean, aurten 50 urte bete dituen ‘Udaberri Isila’ liburua izan dute mintzagai Nagore Arin aurkezleak eta Olatz Artola kolaboratzaileak; eta, gomendioen atalean, erregai fosilekiko menpekotasuna murrizteko erronka interesgarriak jarri ditu Gorka Egia gonbidatuak. Entzun!

Parke eolikoak: haizeak haizatu du eztabaida
Nagore Arin
2022ko urriak 18
Azken asteotan hedabide guztien lerroburuetan agertu dira Norvegiako Statkraft enpresa publikoak aurkeztu dituen proiektuak, Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoa baitu. Horregatik ekarri dugu gaia Kinka podcastera: batetik, gaur-gaurko gaiei jarraika Norvegiako enpresaren asmoak eta azken berriak jasotzeko, eta, bestetik, energia eolikoak Euskal Herrian izan duen bilakaera gogoratzeko eta etorkizuna nondik nora marraztu irudikatzeko. Horrez gain, metanoari buruzko nondik norakoak eta auto ekologiko bat erosteko gomendioak topatuko ditu entzuleak, besteak beste. Entzun!

Ekotopaketak: elkar topatu, norantz jo erabakitzeko
Nagore Arin
2022ko urriak 4
Zein egoeratan da gaur egun euskal ekologismoa? Norantz jo nahi du? Artikulazio bat behar al du? Zein dira euskal ekologismoaren erronka eta helburu nagusiak? Galdera horien itzulian bildu ziren pasa den ostiralean ehunka ekologista Portugaleten, Ekotopaketak egitasmoan. Horixe izan du hizpide lehen atalean Kinka podcast saioak.
Kinka buletina