Entzuteko beste bide batzuk
Historiak atzera
Kirmen Uribe
2022ko maiatzak 16
Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak gero eta gehiago dira Estatu Batuetan. Gorena eskubidea babesten duen legea bertan behera uzteko erabakia hartzeko zorian dagoela esaten da, hori dio behintzat filtratu den informazioak. Horrela gertatuz gero, hirurogeita hamar urte atzera egingo genuke, eta abortatzeko eskubidea estatuen esku geratuko litzateke, ez luke babes federala izango. Protesta hasi baino besterik ez da egin, eta ematen du asko haziko dela, azaroan dauden parlamentuko hauteskundeak baldintzatzeraino.
Izurdeen aurreko bizitza liburuan jasotzen denez, Basauriko hamaika emakumeren aurkako makroepaiketa izan zen laurogeiko hamarkadaren hasieran. Abortatu zutelako epaitzen zituzten, emakume pobreak ziren, langileak, aurretik ere hainbat seme-alaba zituztenak. Epaiketan Mertxe Agundez abokatuak New Yorkeko emakume baten kasua ekarri zuen gogora. Emakume haren esanetan, legez kanpo abortatzen hilko balitz, estatuarena izango zen errua, ez zuelako bere bizitza babesten. Arrazoia eman zion epaileak. Eta horrelaxe lortu zen eskubidea New Yorken.
Odolustuta hiltzeko arriskua handia zen legez kanpo abortatzen zenean. Amak eta izebak kontatu berri didate, Estatu Batuetakoaren harira, kontserba fabrikan lanean zeudenean emakume batek besteari gomendatzen ziola nola abortatu, perrexila sartuz edo eskaileretatik salto eginez. Bestela, ziztatzen zuenik ere bazegoen. Dirua lortzen bazuten Londresera joateko aukera ere bazen. Izebak egin zuen halako txango bat, neska gazteren bat lagunduz. “Ez da erabaki erraza. Han zeuden neska guztien artetik, inor ere ez nuen ikusi kirofanotik pozik ateratzen”, esan zidan.
Laurogei urte pasatxo dituzte amak eta izebak. Asko bizi izan dute. Beldurra ematen du pentsatzeak egoera latz horietara bueltatu ahal garela.
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Saiden liburutegia
2022ko maiatzak 9
-
Estudianteen zorra
2022ko maiatzak 2
-
Desira maletategi barruan
2022ko apirilak 25
-
Pantailarik gabe
2022ko apirilak 11
-
Korrika beharra
2022ko apirilak 4
-
Saharako egunak
2022ko martxoak 28
-
Lincoln Centerreko garabiak
2022ko martxoak 21
-
Txapela
2022ko martxoak 14
-
Parkeko banku batean
2022ko martxoak 7
-
Txanpona
2022ko otsailak 28
-
Nor zen Denton Fowler?
2022ko otsailak 21
-
Times Squareko argietan
2022ko otsailak 14
-
Metroan
2022ko otsailak 7
-
Zeramikariaren eskua
2022ko urtarrilak 31
-
Soilik amets egin nahi nuen
2022ko urtarrilak 24