New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Aintzira osoa hegan

Kirmen Uribe

Belaunaldiko hotzaldia izan omen da asteburukoa. Ostiral eta larunbatean, sentsazio termikoa zero azpitik hogeita bat gradukoa izan da. Ez du elurrik egin New Yorken, baina izotza bai. Central parkeko aintzirak izoztuta iratzarri ziren. Antzarak oinez zebiltzan ur izoztuaren gainean.
Hotz egunak dira aproposenak irakur

00:00 / 2:50

Entzuteko beste bide batzuk

Aintzira osoa hegan

Kirmen Uribe

2023ko otsailak 6

Belaunaldiko hotzaldia izan omen da asteburukoa. Ostiral eta larunbatean, sentsazio termikoa zero azpitik hogeita bat gradukoa izan da. Ez du elurrik egin New Yorken, baina izotza bai. Central parkeko aintzirak izoztuta iratzarri ziren. Antzarak oinez zebiltzan ur izoztuaren gainean.
Hotz egunak dira aproposenak irakurtzeko. Etxean sartu eta liburu baten laguntasunean igarotzeko arratsaldea. Egunkarian irakurri dut Roald Dahl-en biografia bikain bat argitaratu dutela. Kontraesan askoko pertsona omen zen. Normala. Pertsona ameslaria izanda, posiblea al da bizitzari neurria hartzea?
Roald Dahl-ek,  haren liburu gogoangarrietako batean, kontatzen du aintzirara itsatsiak geratu ziren antzaren istorioa. Nonbait hankak izoztu eta hegan hasi zirenean aintzira bera eraman omen zuten beraiekin. Aintzira osoa aldatu zuten toki batetik bestera.
Bigarrenean pentsatu gabe, proba egitea pentsatu dugu. Egia izango a da Dahl-ena? Benetan antzarek aintzira hegan eramango lukete?
Hantxe zeuden antzarak, laku izoztuaren gainean, burua makurtuta, mugiezinik. Hori da, izoztuta bezala, pegatuta. Besoak mugituz, oihu egin diegu, egin hegan, hegan!
Hegoei eragin eta hasi dira hegaz. Eta, harrigarria, bazeramaten zerbait hanketan.
Aintzira ez, liburuak ziren.

Saio honetako beste atal batzuk