New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Aurreko Leihoko Emakumea

Kirmen Uribe

Irailaren 11 egun seinalatua da, Dorre bizkiak, Diada, Salvador Allenderen hilketarena. Eta Rosika Schwimmerren urtebetetzea ere bai. 1877ko irailaren 11n jaio zen Budapesten. Bat-bateko ekaitza zela eta, haren amak korrika egin zuen zuhaitz baten abarora eta orduan erditu zen, denbora baino lehenago. Liburuetarako, pertsonaiak asmatu egiten dira edo besterik gabe bizitzatik jaso, hortxe egon direlako ezkutuan, jende arruntaren bistatik aparte, beren beregi baztertuak, kasu askotan. Rosika Schwimmerren figurak zetzan ez hilerri batean, New Yorkeko liburutegi publikoan baino, kartoizko kutxetan sartua, norbaitek noiz zabalduko zain. Bizitzaren zorte bat izan da kaxa horiek zabaltzeko aukera izatea. Halako pertsona handi bat ezagutzea, hilondoan baina gertutik.

00:00 / 3:41

Entzuteko beste bide batzuk

Aurreko Leihoko Emakumea

Kirmen Uribe

2022ko irailak 12

Irailaren 11 egun seinalatua da, Dorre bizkiak, Diada, Salvador Allenderen hilketarena. Eta Rosika Schwimmerren urtebetetzea ere bai. 1877ko irailaren 11n jaio zen Budapesten. Bat-bateko ekaitza zela eta, haren amak korrika egin zuen zuhaitz baten abarora eta orduan erditu zen, denbora baino lehenago. Liburuetarako, pertsonaiak asmatu egiten dira edo besterik gabe bizitzatik jaso, hortxe egon direlako ezkutuan, jende arruntaren bistatik aparte, beren beregi baztertuak, kasu askotan. Rosika Schwimmerren figurak zetzan ez hilerri batean, New Yorkeko liburutegi publikoan baino, kartoizko kutxetan sartua, norbaitek noiz zabalduko zain. Bizitzaren zorte bat izan da kaxa horiek zabaltzeko aukera izatea. Halako pertsona handi bat ezagutzea, hilondoan baina gertutik.

Behin baino gehiagotan galdetzen diot neure buruari Historiak aurrera egiten duen beti, ala atzera batzuetan. Esan dut Rosika denbora baino lehenago jaio zela, eta halaxe da. Duela ehun urte izan zen feminista, bakezalea, aktibista, internazionalista, intelektuala, eleanitza, bikotekiderik gabeko eta bihotz oneko emakumea. Berak argi zuen dena. Baina ideiak argi izateak ez du esan nahi horiek berehala burutuko direnik. Schwimmerrek munduan kokatzen zuen bere burua eta irtenbideak nahi zituen mundu osoarentzat. Inoiz baino zatikatuago dagoen mundu honetan, non bakoitzak bere interesei begiratzen dien, non konponbidea beti den behin behinekoa, faltan botatzen dira horrelako pentsalariak.


Rosika gure kalean bertan bizi izan zen New Yorken. Bizirik balego geure leihoa ikusiko zuen karrikaren beste aldetik. Neure buruari galdetzen diot zer pentsatuko lukeen gutaz.

Saio honetako beste atal batzuk