New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Balearena

Kirmen Uribe

Mikel Urdangarinek kantatu berri du izurdeen itzulera kostaldera, nola, pandemiaren geldialdia profitatuz, hurreratu diren lotsagabe. New Yorken antzeko zerbait gertatu da, baina, baleekin. Balea konkordunak ikusi dituzte abenduaren bukaeran Askatasunaren Irudiaren bueltan, uger egiten. Duela bospasei urte ikusi zituzten lehenak, aspaldiko kroniketan agertu bai baina gero kutsaduragatik desagertu ziren balea handi horiek.

00:00 / 3:03

Entzuteko beste bide batzuk

Balearena

Kirmen Uribe

2021ko otsailak 8

Mikel Urdangarinek kantatu berri du izurdeen itzulera kostaldera, nola, pandemiaren geldialdia profitatuz, hurreratu diren lotsagabe. New Yorken antzeko zerbait gertatu da, baina, baleekin. Balea konkordunak ikusi dituzte abenduaren bukaeran Askatasunaren Irudiaren bueltan, uger egiten. Duela bospasei urte ikusi zituzten lehenak, aspaldiko kroniketan agertu bai baina gero kutsaduragatik desagertu ziren balea handi horiek.

New Yorkeko portura sartzen dira eta baita ere Hudson ibaian gora egiten dute, ibaiaren sakonera handia dela eta, ohargabean pasatzeko. Hudson, berez, glaziar urtu bat baita eta horregatik du horrelako sakonera handia.

Apirila aldean agertzen omen dira baleak eta azaroaren bukaeran hegoalderantz egiten dute ur epelagoen bila. Hala ere, aurten badirudi negua pasatzen geratu direla New Yorken, betan goxo egin dutela, gustura dabiltzala etxe-orratzen alboan.

Aurten ikusi duten baleetako bat 2018an ere etorri zela esan dute biologoek. Bizkarrean duen orban bategatik ezagutu dute, ontzi batek egin zion zauri mina. Izan ere, nahiz eta urak garbiago egon, ontzien trafikoa ez da jaitsi New York eta New Jerseyko kai erraldoietan.

Hiriaren biztanleen zati handi batek ihes egin du New Yorketik covid 19a dela eta. Gehienak aberatsak, kanpoan beste etxe bat dutenak. Eta orduan, baleak agertu dira. Gero eta gehiago.

Bizkarrean zauritu zuten hura balea ordez gizakia balitz esango nuke mendeku bila bueltatu dela New Yorkera, zauritu zuen hartaz mendekatzera. Baina ez, ez da gizakia, balea da. Eta ez du mendekurik nahi. Soilik gustura nahi du ibili, zoriontsu uger eginez, noizbait bereak bakarrik izan ziren uretan.

Saio honetako beste atal batzuk