Entzuteko beste bide batzuk
Bata bestearen barruan
Kirmen Uribe
2020ko irailak 14
“Badakizue, irudi kristauen barruan idolo aurre-hispanikoak sartzen zituzten apaizek Mexikon konkista garaian. Pentsa, Ama Birjinaren barruan jainko azteka bat. Horrela, kristauek kanpokoari begira egiten zuten otoitz, eta natiboek, aldiz, azalekoa ahaztu eta sakonean zuen idoloa gogoan hartuz”. Horixe esan dit Tavo-k. Tavo da Boti kazetari euskaldunaren senarra eta beraiekin egina genuen hitzordua trajinera deritzon ontzi batean, garai bateko Tenochtitlan hiriburu zaharreko kanaletan barrena ibiltzeko.
Nik ezin nuen sinetsi, nola sartu zuten santu baten barruan bestea, “bai, Iruñeko erraldoiek bezala, barruan pertsona bat dute” bota dit umoretsu Botik.
Euria zen baina ez zen girorik falta Xochimilco aldeko moiletan, musikariak, lagun taldeak parrandan. Ordubeteko buelta egin genuen, gu seme-alabekin, beraiek txakurrarekin. Isiltasuna ikaragarria zen kanaletan, tamainagatik diot ez ikaratzen zuelako. Pentsa, munduko hiru-bururik handienetako baten erdian geundela.
Boti, Boti da Hernaniko botikariaren semea delako. 90 hamarkadan EZLN-ren makilazko fusilen iraultzak liluratuta etorri zen Mexikora. Eta orduan maitemindu zen Tavo-rekin. Urte batzuk barru, Tavo-k ezkontzeko eskatu zion trajinera bati Boti izena jarrita. Handi handia zen izena, koloretsua, aparte apartetik mundu guztiak ikusteko modukoa.
Kontu horiek erabili genituen kanaletan barrena, pasarte umoretsuak batez ere, eta bizitzako minak baita ere atera ziren, tarteka, zerbezak eta kadukatutako zumoak edaten genituen bitartean.
Nola esan ezetz ontzi bati zure izena jartzen dion mutikoari. Dena utzi eta Mexikon geratu zen bizitzen Boti. Eta ezkondu ziren, bi mutil ezkontzea legezko bilakatu zenean.
Horretarako, baina, kanpoko santua kendu eta barruko benetakoa ateratzea da beharrezkoa. Nor zaren, zelan maitatu nahi duzun, eta nor. Azalekoaz ahaztu eta barruan daramazun maitasuna atera, norbera izan, azkenean.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Ontza
2021ko martxoak 1
-
Pertsona bakar batek
2021ko otsailak 22
-
Beste George Washington
2021ko otsailak 15
-
Balearena
2021ko otsailak 8
-
Soka saltoan
2021ko otsailak 1
-
Kaleko margolaria
2021ko urtarrilak 25
-
Amamaren paperak
2021ko urtarrilak 18
-
Ez okertu, faxismoa da
2021ko urtarrilak 11
-
Gabon bakartiak
2020ko abenduak 14
-
Hitzen bat arrastoan
2020ko abenduak 7
-
Esker emate eguna dela eta
2020ko azaroak 30
-
Txapa saltzailea
2020ko azaroak 23
-
Zorion publikoa
2020ko azaroak 16
-
Negazionismoaren aurka
2020ko azaroak 9
-
Gorri
2020ko azaroak 2