New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Beste George Washington

Kirmen Uribe

Ezaguna da “George Washington Delaware zeharkatzen” koadro erraldoia. Bertan, Estatu Batuetako lehen presidentea agertzen da ontzi batean zutik, izoztutako ibaia zeharkatzen, garaipenaren bidean. Margo epikoa da. Berarekin batera ontzian doazenak zuriak dira gehienak, eta gizonezkoak, nola ez. Tira, bada emakume bat bazter batean, eta afroamerikar bat eta jatorrizko natibo bat ere bai, baina salbuespenak dira. Koadroak, egia esan, oso gutxi du egiazko. Agertzen den bandera urte batzuk beranduago sortu zen, Washingtonek ibaia gauez zeharkatu zuen eta ezkutuan, eta ez egunez eta zutik, irudian agertzen den bezala.

00:00 / 3:05

Entzuteko beste bide batzuk

Beste George Washington

Kirmen Uribe

2021ko otsailak 15

Ezaguna da “George Washington Delaware zeharkatzen” koadro erraldoia. Bertan, Estatu Batuetako lehen presidentea agertzen da ontzi batean zutik, izoztutako ibaia zeharkatzen, garaipenaren bidean. Margo epikoa da. Berarekin batera ontzian doazenak zuriak dira gehienak, eta gizonezkoak, nola ez. Tira, bada emakume bat bazter batean, eta afroamerikar bat eta jatorrizko natibo bat ere bai, baina salbuespenak dira. Koadroak, egia esan, oso gutxi du egiazko. Agertzen den bandera urte batzuk beranduago sortu zen, Washingtonek ibaia gauez zeharkatu zuen eta ezkutuan, eta ez egunez eta zutik, irudian agertzen den bezala.

Asteburuan George Washington protagonista duen beste koadro bat ikusi dugu. Baina hau ez zen George Washington presidentearena. George Washington Carver esklabutzan jaiotako irakasle eta asmatzailerena baizik. Aurreko koadroko eszenaren satira eginez, George Washington beltza zutik doa ibaia zeharkatzen, aurrekoa bezala, baina berarekin batera ontzian doazen guztiak afroamerikarrak dira. Ez dira, ordea, militarrak, sukaldariak dira, edo zapata-garbitzaileak edo prostitutak. Horixe baitzen afroamerikarrek zuten lekua, George Washington presidenteak sortu zuen herrian.

Washington Carverrek estudiatu ahal izan zuen. Nekazaritzan aditua zen eta konturatu zen kotoi soroek kotoi gutxi ematen zutela, urtero gauza bera landatzen zelako lur haietan. Lurrak nekatuta zeuden. Eta proposatu zuen tarteka kotoia landatzeari utzi eta kakahueteak sartzea, adibidez. Eta kakahuete soberakin handiak sortu ziren horrela, eta arrakasta handiz zabaldu zen kakahuetea Estatu Batuetan.

George Washington presidentea dolar bateko billete ezagunean ageri da. George Washington Carverrek ere badu bere dirua. Dolar erdiko txanpona egin zuten  bere aurpegiarekin. Bati dolar osoa, besteari erdia.

Saio honetako beste atal batzuk