New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Beste Nobela

Kirmen Uribe

Historia Naturalaren museoaren atzealdean bada parke txiki bat, Theodor Roosevelt parkea deritzona. Iluntzean txakurrez betetzen da, han ibiltzen dira korrikan, alde batetik bestera, jabeek solasean egiten duten bitartean. Yoga egiten duten taldeak ere hantxe biltzen dira, eta irakurle bakartiak, liburu bat eskuetan, udazken arratsaldetako argi gorriztaz gozatzen.

00:00 / 3:02

Entzuteko beste bide batzuk

Beste Nobela

Kirmen Uribe

2020ko urriak 12

Historia Naturalaren museoaren atzealdean bada parke txiki bat, Theodor Roosevelt parkea deritzona. Iluntzean txakurrez betetzen da, han ibiltzen dira korrikan, alde batetik bestera, jabeek solasean egiten duten bitartean. Yoga egiten duten taldeak ere hantxe biltzen dira, eta irakurle bakartiak, liburu bat eskuetan, udazken arratsaldetako argi gorriztaz gozatzen.
    Parkearen bazter batean obelisko bat dago. Harritzarra Alfred Nobel-en omenezkoa da eta hantxe daude irarririk 1979tik hona Nobel Saria jaso duten estatubatuarren izenak. Urtero dozena erdi izen gehitzen dituzte. Gehienak ekonomialariak dira, edo zientzialariak. Idazleak ere bai, tarteka. Bob Dylan-en izena ere hantxe dago. Ez oraindik Louse Glück poeta newyorktarrarena. Zain egongo dira, pentsatu dut, arlo guztietako saridunen izenak jakin arte.
    Kasualitatez ala ez, obeliskoa eta parkea Philip Roth idazlea bizi zen etxetik kale batera. Elkarrizketa askotako argazkiak ere parke horretako banku batean ateratzen zituen. Egunero joaten omen zen bertara irakurtzera, obeliskoa dagoen lekura.
    Roth-ek ez zuen sekula Nobel Saririk jaso. Denek esaten zuten beste inork baino gehiago merezi zuela, bera zen handiena Estatu Batuetako literaturan. Baina agerikoegia zen bere hautagaitza. Zahartuz zihoan idazleak udazkenero ikusten zuen hutsik obeliskoa, biluzik, gorririk, jendea txakurren aitzakian solasean ari zen bitartean.

Saio honetako beste atal batzuk