New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Bestelako jai egunak

Kirmen Uribe

Ekainaren hemeretzia jai da Estatu Batuetan. Ez da luzarotik datorren ohitura, 2020an bertan ezarri baitzuen Biden presidenteak, Juneteenth National Independence Day, izenarekin, nahiz eta jendeak Juneteenth deitzen dion, June (ekaina) eta nineteenth (hemeretzigarrena) hitz berean bilduz. Texasen esklabutza bukatu zen eguna hartzen da gogoan, Estatu Batuetako lehen estatua hori egiten, 1865eko ekainaren 19an. Afroamerikarrek geroztik ospatzen dute haien eskubideen aldarrikapen gisa, eta zenbait estatutan ere besta izan da, duela bi urte jaiegun federala bilakatu zen arte, ehun eta hirurogeitabost urte beranduago.

00:00 / 2:57

Entzuteko beste bide batzuk

Bestelako jai egunak

Kirmen Uribe

2022ko ekainak 20

Ekainaren hemeretzia jai da Estatu Batuetan. Ez da luzarotik datorren ohitura, 2020an bertan ezarri baitzuen Biden presidenteak, Juneteenth National Independence Day, izenarekin, nahiz eta jendeak Juneteenth deitzen dion, June (ekaina) eta nineteenth (hemeretzigarrena) hitz berean bilduz. Texasen esklabutza bukatu zen eguna hartzen da gogoan, Estatu Batuetako lehen estatua hori egiten, 1865eko ekainaren 19an. Afroamerikarrek geroztik ospatzen dute haien eskubideen aldarrikapen gisa, eta zenbait estatutan ere besta izan da, duela bi urte jaiegun federala bilakatu zen arte, ehun eta hirurogeitabost urte beranduago.
    Juneteenth ospatu zen lehen aldi hartan, 2020an hain zuzen, Trumpek ez zuen jai hartu. Pandemia osteko lehen mitina egin zuen Tulsan, Oklahoman. Probokaziotzat hartu zuten askok, izan ere, Tulsan bertan sarraski ikaragarri bat gertatu zen, 1921 urtean, non afroamerikarren auzo oso bat suntsitu zuten, egun bakarrean beltzen kontra izandako hilketarik handiena izan zen. Orduan esan zuten hogeitahamabost beltz hil zirela. Historialarien ustez, ordea, berrehun inguru afroamerikar hil zituzten.
    Eta sarraskiez eta memoriaz ari garela, diot nik geure jai egunak moldatzen hasi beharko genukela. Gure egutegia santuz beteta dago, eta denak ere erlijio berekoak, eta bestelako gauza batzuk ospatzen edo gogoratzen ahalegindu beharko genuke, era ofizialean. Gernikakoa, esate baterako. Zergatik ez Gernikako bonbardaketaren egunean geratu bat egin, hildakoak oroitu eta askatasunaren aldarria egiteko? Mundu osoan daude totalitarismoen aurkako egunak. Gernikakoa, libertatearen, aniztasunaren eta giza eskubideen eguna izango zen.
Hasi beharko ginateke egutegia gorriz ordez kolorez margotzen. 

Saio honetako beste atal batzuk