New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Bizirauleen ubera

Kirmen Uribe

Iragan ostiralean izan da Holokaustoaren oroimenerako eguna. New Yorkeko autobus geltoki eta wifi dorreetako pantailetan ageri zen hirian oraindik sarraski hura bizi izan zuten 20.000 biziraule daudela. Duela ez asko gehiago izango ziren. Nagusi baitaude azken lekukoak.

00:00 / 3:26

Entzuteko beste bide batzuk

Bizirauleen ubera

Kirmen Uribe

2023ko urtarrilak 30

Iragan ostiralean izan da Holokaustoaren oroimenerako eguna. New Yorkeko autobus geltoki eta wifi dorreetako pantailetan ageri zen hirian oraindik sarraski hura bizi izan zuten 20.000 biziraule daudela. Duela ez asko gehiago izango ziren. Nagusi baitaude azken lekukoak.
Semearen eskolan holokaustoa landu dute Historia klasean. Liburu bat irakurtzeko agindu diote, I Promised I Would Tell, Sonia Schreiber Weitz, biziraulearen testigantza. Ezin izan zuen irakurri. Niri irakurtzeko eskatu zidan eta gero berari kontatzeko. Ez zen irakurtzea gustuko ez duelako, ezin zuen. Hamar urterekin, jasanezina egiten zitzaion kontakizuna, familia osoa galtzea, irudikatzen zuen berari hori gertatzea, eta ezin zuen. Orduan, eskatu zidan liburua nik irakurri eta berari kontatzeko, nire erara. Sei milioi pertsona hil zituzten, soilik desberdin izateagatik.
20.000 biziraule asko da leku baterako. New Yorken holokaustoaren memoria bizi bizirik dago, infernu hori nozitu izan zuen protagonistak gertutik ezagutzen dituzu, familiakoak dira.
Alabaren lagun onenetatik bi biziraule horien bilobak dira. Hemen daude, New Yorken, beraien aitona-amonek ataka hartatik atera ahal izan zutelako. Bizitzaren mirari bat dira. Bizitzak jarraitu egin du beraien baitan. Totalitarismo eroak errotik moztu nahi izan zuen bizitzak.
Alaba eta lagunak jolasten ikusten ditut patioan, pozik. Nerabeak dira, itxaropena dute, aurrera egiteko indarra. Hemen daude, beste edozein bezala, barrez, jolasean, amets eginez. Adiskideak dira, denak elkarrekin eta nahaspilan.

Saio honetako beste atal batzuk