New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Bizitzara berriz

Kirmen Uribe

Gaueko bederatziak pasata alaba falta da etxean. Lagunekin geratzen da kalean, hondartzan bainatzen dira edo ibaian, marea gora baldin bada, kukainatik salto egiten. Etxean falta eta kalera joan naiz bere bila. Plazan aurkitu dut lagunekin futbolean jolasten. Berandu dela esan diot, etxera joateko sasoia dela, eta berak bueltan, “ea ba, nahiago dut plazan futbolean ibili etxean pantailetan galduta egon baino”.

00:00 /

Entzuteko beste bide batzuk

Bizitzara berriz

Kirmen Uribe

2020ko uztailak 27

Gaueko bederatziak pasata alaba falta da etxean. Lagunekin geratzen da kalean, hondartzan bainatzen dira edo ibaian, marea gora baldin bada, kukainatik salto egiten. Etxean falta eta kalera joan naiz bere bila. Plazan aurkitu dut lagunekin futbolean jolasten. Berandu dela esan diot, etxera joateko sasoia dela, eta berak bueltan, “ea ba, nahiago dut plazan futbolean ibili etxean pantailetan galduta egon baino”.

Konfinamenduan nagusiak eta umeak izan dira zigortuenak. Etxean sartuta egon dira eta beldurrez. Adituen aburuz, etxeko hilabete luze horiek eta gero, umeak bizitzara ezin bueltatuta dabiltza. Etxean gordeta egon garenean, eta nahiz gurasoak saiatu beraiekin jolasten, gorde gordeka, kantatzen edo kartetan, gailuekin duten harremana sendotu egin da, eta orain kosta egiten zaie handik ateratzea. Hondartzara joatea, igerian egin edo bizikletan, iaz horren arruntak eta gustagarriak ziren ekintzak orain aldi baterako baino ez dira. Ibili ibiltzen dira  baina berehala nekatzen dira, eta beste zerbaitetara pasatu nahi dute segituan. Beharbada, egonaldiko etxeko babes luze horren hutsunea sentitzen dute. Gurekin egon dira egun osoz, eta orain lotura hori haustea, gurasoak eta neba-arrebak utzi eta lagunekin elkartzea, kosta egiten zaie.

Alabak arrazoi duela pentsatu dut. Eta neuk ere bere bideari jarraiki, atseden hartuko dut abuztuan, eta iraila arte podcast-ik ez dut esango. Orduan bueltatuko naiz gogotsu, New Yorkeko munduak kontatzen, baina orain, neuk ere, ordenagailua ahaztu eta, zergatik ez, futbolean jolastu nahi dut plazan.

Saio honetako beste atal batzuk