Entzuteko beste bide batzuk
Desira maletategi barruan
Kirmen Uribe
2022ko apirilak 25
Aldiz, hegoaldearekin zuen zor sentimentala kitatu nahian edo, Sewanneko unibertsitateari eman zizkion egile eskubideak. Paperak Harvardera eta dirua Tennesseera. Ez dago gaizki. Ez hori bakarrik, haren gutun, eskuizkribu eta objektu batzuk ere badituzte han. Sewaneeko irakasle bat Williams hil eta gutxira haren Floridako etxera joan zen, eta maletategian ahal zuen guztia sartu zuen. Ehundaka kilometro egin zituen autoz horretarako, Estatu Batuetako hegoaldea ezker eskuin zeharkatuz. Ez zen gauza asko geratzen. Aurretik Harvardekoak egonak ziren. Maletategian sartzen zen guztia hartu eta buelta egin zuen. Horixe da ikusi nuena, maletategian sartu zen hura dena. Objektuen artean, txiskeroa, txigorgailua eta telefono gida. Gidak orrialde batzuk kenduta ditu. Oraindik badauden zenbakien artean, Truman Capoterena dago. Bat batean, hura apuntatzeko gogoa izan nuen, pentsaturik Capotek erantzun egingo zidala, nahiz eta urte batzuk diren zendu zela. Tennessee Williamsen apunteak hoteleko orrietan daude eginda asko, denak dira elkarrizketak, antzezlanen zatiak. Hoteletan idazten zuten garai hartako idazleek, huraxe zen haien bizimodua. Artxibozainak Desira deritzon tranbia obraren euskarazko bertsioa ere erakutsi zidan agurtu aurretik, Xabi Payaren itzulpena, hain zuzen, aurrez pentsatua zuen ezusteko atsegin bat. Atera baino lehen, mihise batean jarri nuen arreta. Hil baino gutxi lehenago koadro bat margotu zuen Tennessee Williamsek. Koloretsua oso. Gazte batzuk biluzik ikusten dira bainatzen, gorputzen edertasuna, bizitzaren indarra. Eta urrunean bonba nuklear bat lehertzen. Tennessee Williams hori da, desira lehen planoan. Eta maletategi bat ixten den abiadurarekin bukatzen den bizitza, gutxien espero duzunean.
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Orain ezin da
2022ko ekainak 27
-
Bestelako jai egunak
2022ko ekainak 20
-
Hiru hartz
2022ko ekainak 13
-
Liburu azokako perlak
2022ko ekainak 6
-
Lore-bilatzaileak
2022ko maiatzak 30
-
Hauteskunde txikiak
2022ko maiatzak 23
-
Historiak atzera
2022ko maiatzak 16
-
Saiden liburutegia
2022ko maiatzak 9
-
Estudianteen zorra
2022ko maiatzak 2
-
Pantailarik gabe
2022ko apirilak 11
-
Korrika beharra
2022ko apirilak 4
-
Saharako egunak
2022ko martxoak 28
-
Lincoln Centerreko garabiak
2022ko martxoak 21
-
Txapela
2022ko martxoak 14
-
Parkeko banku batean
2022ko martxoak 7