New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Dylan

Kirmen Uribe

–Eseri naiteke zuen mahaian? Bete betea dago kafetegia.

–Eseri lasai, gizona.

–Bob Dylan entzutera etorri gara, Beacon antzokira.

–Nahiko nuke nik ere joan, baina ez dago sarrerarik.

–Aspaldi saldu ziren. Emaztea bizkorra da horretan, sarrerak erosten.

00:00 / 2:58

Entzuteko beste bide batzuk

Dylan

Kirmen Uribe

2020ko urtarrilak 20

–Eseri naiteke zuen mahaian? Bete betea dago kafetegia.

–Eseri lasai, gizona.

–Bob Dylan entzutera etorri gara, Beacon antzokira.

–Nahiko nuke nik ere joan, baina ez dago sarrerarik.

–Aspaldi saldu ziren. Emaztea bizkorra da horretan, sarrerak erosten. Erretiratu ginenetik gure egitekoa da Dylan-en atzetik ibiltzea, non jo berak hara joaten gara.

–Emaztea eta biok.

–Bai, bera da Dylanzalea gaztetatik eta nik jarraitu egiten diot.

–Eta ez zarete aspertzen? Kontzertu guztiak antzekoak izango dira…

–Bai zera! Beti dago sorpresaren bat, taldeak kanta guztiak ezagutzen ditu eta bere apetei jarraitzen die.

–Nazioartean ere ibili zarete?

–Jakina, mundu osoan zehar. Duela gutxi Txinan egon gara, Pekinen. Dylanen atzetik joanda munduko bazter guztiak ari gara ezagutzen.

–Ez da plan txarra.

–Tira, beste batzuk bestela gastatzen dute dirua.

–Garestia izango da.

–Ez dakit, emazteak eramaten ditu kontuak.

–Esaidazu, ez zarete sekula geratu kanpoan sarrerarik gabe?

–Bada, behin batean bai. Txartelik gabe atean geundela bere taldeko kide bat hurreratu zitzaigun galdetzen sarrerarik bagenuen. Guk ezetz. “Ongi da” esan zigun. Bere atzetik joateko. Eta eszenatokira eraman gintuen, handik ikusi genuen kontzertua. Ezagutu egin gintuzten.

–Honezkero denak ezagutzen dituzue…

–Ez pentsa. Dylan-i buruz inork ez daki ezer. Inork ez daki ezkonduta dagoen, maitalerik duen, ezer ez. Bizitza pribatua asko zaintzen du.

–Nola? Hainbeste kontzertu atzetik ibili eta gero ez duzue Dylan ezagutzen? Sekula ez duzue berarekin hitz egin?

–Inoiz ere ez. Baina, hobeto da horrela.

–Hobeto? Zergatik?

–Igual ezagutuz gero xarma galduko lukelako guretzat eta ez ginateke bere atzetik gehiago ibiliko. Akabo gure erretiroko bidaiak. Hobeto ez ezagutzea.

–Hara.


Saio honetako beste atal batzuk