New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Esker emate eguna dela eta

Kirmen Uribe

Azaroaren azken ostegunean ospatzen da esker emate eguna Estatu Batuetan. Urtean duten zubi bakarra da eta hori dela eta lau eguneko zubiari “oporrak” deitzen diote. Hemen dauden pentsamendu eta sinesmen guztiekin, gurean Gabonek duten elkarretaratze zentzua Esker Emate egunak hartzen du. Gabonak gero kristauek ospatuko dituzte, Artxoaren eguna musulmanek, Hanuka juduek eta urte berri asiarra ekialde urrunekoek. Familiek biltzeko eguna, beraz, esker emate eguna da hemen.

00:00 / 3:03

Entzuteko beste bide batzuk

Esker emate eguna dela eta

Kirmen Uribe

2020ko azaroak 30

Azaroaren azken ostegunean ospatzen da esker emate eguna Estatu Batuetan. Urtean duten zubi bakarra da eta hori dela eta lau eguneko zubiari “oporrak” deitzen diote. Hemen dauden pentsamendu eta sinesmen guztiekin, gurean Gabonek duten elkarretaratze zentzua Esker Emate egunak hartzen du. Gabonak gero kristauek ospatuko dituzte, Artxoaren eguna musulmanek, Hanuka juduek eta urte berri asiarra ekialde urrunekoek. Familiek biltzeko eguna, beraz, esker emate eguna da hemen.
    Aurtengoan, ilara izugarri luzeak egon dira osasun zentroetan estatu batetik bestera bidaiatzeko beharrezkoa baita Covidaren testa egitea. Askok eta askok ez bidaiatzea erabaki dute. Lagunek esaten ziguten, familiako inor bisitan etorri ez eta, ohiko indioilarraren ordez oilaskoa erabaki dutela jatea. Guk ez genuen ez indioilarrik ez oilaskorik jan, baserritar eta arrantzaleen azokan lortu nituen txibia batzuk eta horiek prestatu genituen tinta beltzarekin.
Esker emate afaria, ostegun arratsaldez izaten da, oso goiz, lauak aldera. Inor ere ez da ikusten kalean. Dena hutsik. Guk, euskal ohiturari jarraituz, bezperan ere ospatzea erabaki genuen eta egunean bertan ere bai, Gabon egunean eta Eguberri egunean, edo Gabon zahar eta Urte berri egunean egiten dugun legez. Bezperan eta egunean bertan. Gainera, arratsaldeko lauak gure eguerdia ez ote dira?
    Pasatu zen esker emate eguna eta ostiral beltza ere iritsi zen, dendetako beheraldiekin eta pagotsekin. Aurten ez da ilararik egon dendetan. Jendeak nahiago izan du online erosi. Umeek esaten zidaten lurra garbitzen duen robot horietako bat erosteko, badaudela batzuk txakur itxurakoak. Merke merke. Maskota eta garbitzailea biak batera.
Atzo irakurri nuen Biden-ek txakurra eta katua bi-biak eramango omen ditu Etxe zurira. Benetakoak baina. Izango du etxea nork garbitu, diot nik.

Saio honetako beste atal batzuk