New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Eta trena badoa aurrera

Kirmen Uribe

Metroan sartu naiz. Eseri egin naiz, albokoarekin aulki bateko tartea utzita. Neska bat da, kiroleko poltsa batekin. Hurrengo geltokian gizon talde bat sartu da. Dotore doaz. Jezarrita nagoenez, behetik gora begiratu ditut. Zapata lustratu berriak. Ongi plantxatutako galtzak. Jaka, eta buruan kapela. Zeintzuk izango diren galdetu diot neure buruari. Jakaren besaburuan ezkutu bat dute. New Yorkeko su-hiltzaileak. Zutik doaz, trenaren erdialdean, aulkirik ez  dagoen lekuan. Biribilean, solasaldian daude. Ematen du ospakizun batera doazela.

00:00 / 3:05

Entzuteko beste bide batzuk

Eta trena badoa aurrera

Kirmen Uribe

2021ko urriak 11

Metroan sartu naiz. Eseri egin naiz, albokoarekin aulki bateko tartea utzita. Neska bat da, kiroleko poltsa batekin. Hurrengo geltokian gizon talde bat sartu da. Dotore doaz. Jezarrita nagoenez, behetik gora begiratu ditut. Zapata lustratu berriak. Ongi plantxatutako galtzak. Jaka, eta buruan kapela. Zeintzuk izango diren galdetu diot neure buruari. Jakaren besaburuan ezkutu bat dute. New Yorkeko su-hiltzaileak. Zutik doaz, trenaren erdialdean, aulkirik ez  dagoen lekuan. Biribilean, solasaldian daude. Ematen du ospakizun batera doazela.
    Bat batean, nire alboko neska jaiki egin da eta maskara jartzeko eskatu die gizonei. Ez naiz konturatu ere egin gabe zeudela. “Legeak halaxe agintzen du, bagoi barruan beharrezkoa da maskara eramatea”, esan die. Gizonak hari begira geratu dira, harrituta. “Erizaina naiz”, argitu die. “Faborez jarri maskara. Poltsan baditut nahi beste. Jendea ikusi dut hiltzen nire aurrean, tori, jar ezazue”. Esku bete maskara eskaintzen zien. Nire aurreko emakumea altxatu da gero, eta erizainaren albora joanda, hark ere jartzeko eskatu die. “Irakaslea naiz, jarri mesedez”.
    Su-hiltzaileek erizainaren maskarak jarri dituzte eta hizketan segitu dute ostean, jabal.
    Eskatuz gauzak lortu egiten dira.
    Trenak aurrera egin du. Eta gizarteak ere bai.

Saio honetako beste atal batzuk