New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Etxeko jana

Kirmen Uribe

Igandero joaten gara Baserritarren azokara. Historia Naturalaren museoaren inguruan jartzen dira New York iparraldetik eta New Jerseytik datozen laborariak. Konturatu gara, mundu guztiko migrariek egiten dutela baserrietan behar. Atzo bertan, barazkiak ordaintzen ari ginela, Nora konturatu zen kutxako emakumea ingelesean ez zen hizkuntza batean ari zela zenbatzen. Ze hizkuntzatan zenbatzen duzu?, galdetu zion. Tibetekoan. Tibet aldetik etorria zen emakume hura, bide luzea haren sorterrira. Bitxia da, dena den, nola itzultzen garen gure ama hizkuntzara egoera jakin batzuetan, zenbakiekin, adibidez.

00:00 / 3:28

Entzuteko beste bide batzuk

Etxeko jana

Kirmen Uribe

2022ko urriak 3

Igandero joaten gara Baserritarren azokara. Historia Naturalaren museoaren inguruan jartzen dira New York iparraldetik eta New Jerseytik datozen laborariak. Konturatu gara, mundu guztiko migrariek egiten dutela baserrietan behar. Atzo bertan, barazkiak ordaintzen ari ginela, Nora konturatu zen kutxako emakumea ingelesean ez zen hizkuntza batean ari zela zenbatzen. Ze hizkuntzatan zenbatzen duzu?, galdetu zion. Tibetekoan. Tibet aldetik etorria zen emakume hura, bide luzea haren sorterrira. Bitxia da, dena den, nola itzultzen garen gure ama hizkuntzara egoera jakin batzuetan, zenbakiekin, adibidez.

Arrain-saltzaileen postura hurreratu ginen ostean. Itsas-oilarrak bazituzten galdetu nien, aspaldian ez ditudala ikusi. Ez, erantzun zidan serio arrain-saltzaileak, ez dugu oilarrik eskainiko udazken honetan. Garesti egiten zaigu horiek ekartzea. Eta ez baditugu saltzen galera handia da. Arrain merkea ekarriko dugu, hori ziurragoa da. Inflazioaren hobena.

Azokan erositako janarekin prestatzen dut goizero janaria. Hura eramaten dute umeek eskolara, dilistak, bainak, porrusalda, babarrunakā€¦ Baina alaba kexatzen hasia zaigu. Eskatu zigun eguerdiro kalera atera nahi zuela zerbait pikatzera. Haren eskolako nerabeen ohitura da orduerditxo bat atera eta pizza zati edo donutsen bat ahoratzea. Ezetz esan nion. Etxeko janaria osasuntsua dela eta dirua ere zaindu egin behar dela. Orain bera eta beste mutiko bat geratzen dira eskolako patioan, tuperretik bazkaltzen, gainontzeko guztiak pizza jaten ari direla.

Bi-biek etxeko jana jaten dute.

Bi-biak dira europarrak.

Saio honetako beste atal batzuk