New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Futbol isila

Kirmen Uribe

Futbol partida izaten du alabak igandetan. West Side Soccer League-n apuntatu genuen eta geroztik astero izaten du partida. Alabaren taldeak Toxic Blueberries du izena, elastiko urdina baita beraiena. Goizeko zortzietan hasteko zen partida silent game (joko isila) izendatu zuten eta gurasoek ezin zuten ez animatu ezta gola sartzean pozik agertu ere ez. Edezoer gauza esan nahi izanez gero neskei, partidaren aurretik izan behar zuen.

00:00 / 3:04

Entzuteko beste bide batzuk

Futbol isila

Kirmen Uribe

2021ko maiatzak 3

Futbol partida izaten du alabak igandetan. West Side Soccer League-n apuntatu genuen eta geroztik astero izaten du partida. Alabaren taldeak Toxic Blueberries du izena, elastiko urdina baita beraiena. Goizeko zortzietan hasteko zen partida silent game (joko isila) izendatu zuten eta gurasoek ezin zuten ez animatu ezta gola sartzean pozik agertu ere ez. Edezoer gauza esan nahi izanez gero neskei, partidaren aurretik izan behar zuen. Ahabiek sendo hasi zuten partida. Aukera garbiak izan zituzten, eta segituan jarri ziren aurretik. Atsedenaldirako 5-0 zihoazen irabazten. Zurrumurrua zabaldu zen gurasoen artean, «epaileak esan die ezin dutela gol gehiago sartu». Itxura guztien arabera, horrela zen, ez ziren pasatzen eta zelai erditik. Azkenean, partida 5-3 amaitu zen.

Neure bostean haurtzaroko partidak hartu nituen gogoan. Hondartzan jokatzen genuen marea behera zenean. Ortozik ibiltzen ginen, min ematen zuen hondarra itsatsia zuen larruzko pilotari ostikada emateak. Orduan ez zegoen aurkariarekin pentsatzerik, 17-1 eta holakoak txitean potean izaten ziren.

Partida bukatu eta niregana hurreratu zenean, alabari galdetu nion ea zer iruditzen zitzaion epailearen erabakia. «Tira, beste taldean egon banintz eskertuko nuen. Hasieran izorratu gaitu, baina gero onartu dugu», esan zidan, lasaitasun osoz. «Orain, goazen donuts-a jatera». Hori izaten baita partida bukatu eta geroko ekandua. Kryspy Kreme Donuts klasikoen etxeak donuts bat opartitzen die txertoa hartu duten gurasoen umeei.

Eta, halaxe, kaletik debaldeko donutsa jaten bueltatu ginen etxera. 

Saio honetako beste atal batzuk