New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Gabon bakartiak

Kirmen Uribe

New Yorken Gabonetako zuhaitzak falta dira. Vermont aldetik etortzen dira urtero baserritarrak zuhaitzak saltzera. Kale kantoietan jartzen dira eta etxola txiki bat ere eraikitzen dute.  Gau eta egun bertan egoten dira, zuhaitzak jagon eta saltzen. Etxola txikiaren barruan bazkaltzen dute eta lo ere bai. Laborariek arbolak soroetan hazten dituzte eta jaien ostean konposta egiten da.

00:00 / 03:27

Entzuteko beste bide batzuk

Gabon bakartiak

Kirmen Uribe

2020ko abenduak 14

New Yorken Gabonetako zuhaitzak falta dira. Vermont aldetik etortzen dira urtero baserritarrak zuhaitzak saltzera. Kale kantoietan jartzen dira eta etxola txiki bat ere eraikitzen dute.  Gau eta egun bertan egoten dira, zuhaitzak jagon eta saltzen. Etxola txikiaren barruan bazkaltzen dute eta lo ere bai. Laborariek arbolak soroetan hazten dituzte eta jaien ostean konposta egiten da.

Baserritarrak zorioneko daude aurten. Ez omen dago nahikoa zuhaitz eskariari aurre egiteko. Aurreko urteetan, Gabonak edo “neguko oporrak”, horrelaxe deitzen baitzaie hemen Gabonei sinesmen askatasuna errespetatzeko, oporretara joateko aitzakia izaten ziren batez ere, asko eta asko Karibe edo Mexiko aldera joaten ziren, epeltasun pixka baten bila. Baina aurten ez da komeni mugitzea. Eta etxean bertan goxo egitekotan, bada, itxura eman behar zaio kontuari. Ilusio pixka bat. Horregatik igo omen da arbolen salmenta, mundu guztiak nahi du bat, familia edo lagunekin elkartu ezinean, zuhaitz bat nahi du alboan.

Aurtengo Gabonetan jende ugari egongo da bakarrik. Familia edo lagunen bisitarik jaso gabe. Gogoan dut txikitan aitona amonek astebete igarotzen zutela gure etxean Gabonetan. Bertan egiten zuten bizimodua, otordu guztiak, lo, dena. Bitxia da kontua, ezen herri berean bizi ginen gu eta aitona amonak, eta beraiek, oporrak pasatzera, kale batetik bestera joaten ziren. Herri bereko kale batetik bestera oporrak pasatzera. Gaur egun pentsaezina. Baina guretzat majikoa izaten zen, aitona amonak etxean genituen, pozik geunden, Disney-ra joan gabe.

Aitona amonekin pasatako une horiek betiko iltzatu zaizkit oroimenean. Ez ezer berezia egiten zutelako gurekin. Baina gurekin zeuden, beraien maitasuna eta ulermena jasotzen genituen.

Bada hori, une majiko hori, ez dute izango aurten umeek. Asko ari gatzaizkie eskatzen.

Saio honetako beste atal batzuk