New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Haizea entzuten jakin

Kirmen Uribe

New Yorkeko institutu garaiko ikasleen artean modan jarri da mugikorrik ez izatea. Telefonoak badituzte, baina ez adimendunak. Sare-sozialek presio handia sortzen omen dute, uneoro eta egoki agertu beharra, zenbat jarraitzaile dituzun, etengabe agerian egon behar horrek. Mugikorrak albo batera uzteko beste arrazoi bat gurasoak dira. Edo, hobeto esan, gurasoek mugikorrekiko duten atxikimendua. Etengabe daude gailuari begira, seme-alaben

00:00 / 3:07

Entzuteko beste bide batzuk

Haizea entzuten jakin

Kirmen Uribe

2022ko abenduak 19

New Yorkeko institutu garaiko ikasleen artean modan jarri da mugikorrik ez izatea. Telefonoak badituzte, baina ez adimendunak. Sare-sozialek presio handia sortzen omen dute, uneoro eta egoki agertu beharra, zenbat jarraitzaile dituzun, etengabe agerian egon behar horrek. Mugikorrak albo batera uzteko beste arrazoi bat gurasoak dira. Edo, hobeto esan, gurasoek mugikorrekiko duten atxikimendua. Etengabe daude gailuari begira, seme-alaben galderei erantzun gabe, txioen arabera pozik, haserre, edo negarrez. Eta gazteek ez dute bide hori jarraitu nahi.
    Parkeetan biltzen dira gazteak eta hitz egiten dute, liburuez, naturaz, giza-harremanez. Bizitza errealera bueltatzea egiten dute aldarri, pantailen menpekotasunetik aterako gaituen iraultza nahi dute.
Gero eta gehiago omen dira.
Orain denbora dute beste gauza batzuk egiteko, Margotu egiten dute, edo idatzi. Edo bizikletan ibiliz, haizea entzun. Denbora geratu, denbora irabazi.
    Bateren bati sinplea edo inozoa irudituko zaio gazteon erabakia, ez duela ez hanka ez buru gaur egungo gizartean sareetatik landa egoteak. Ideia sinple bat dela hau dena. Baina oinarrizko ideiekin hasten da aldatzen mundua, mundu guztiak ikusten duena norbaitek seinalatzen duenean. Orduan hasten da beste garai bat.
    Ez dakit noraino iritsiko den hau dena. Baina gutxienez balio lezake onartzeko badugun menpekotasuna, neurria hartzeko bizi dugun zirimola teknologikoari, konturatzeko badoala ihesi, hor kanpoan, bizitzaren ederra.

Saio honetako beste atal batzuk