New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Haurtzaroa hegan

Kirmen Uribe

Irakurri diot Frank Bergon idazle euskaldun estatubatuarrari nola gogoan duen lehengo galera izan zen haurtzaroko objektu batena. Nevadan bizi zenean osaba euskaldunak egurrezko ezpata bat egin zion eta Frank Kaliforniara joan zenean bizitzera ezpata hori eraman zuen berarekin batera. Baina hango mutil handi batzuek lapurtu egin zioten. Oso mingarria izan omen zen Frankentzat hori.

00:00 / 3:30

Entzuteko beste bide batzuk

Haurtzaroa hegan

Kirmen Uribe

2022ko urriak 24

Irakurri diot Frank Bergon idazle euskaldun estatubatuarrari nola gogoan duen lehengo galera izan zen haurtzaroko objektu batena. Nevadan bizi zenean osaba euskaldunak egurrezko ezpata bat egin zion eta Frank Kaliforniara joan zenean bizitzera ezpata hori eraman zuen berarekin batera. Baina hango mutil handi batzuek lapurtu egin zioten. Oso mingarria izan omen zen Frankentzat hori.

Semeari ere antzeko zerbait gertatu zitzaion. Irailean New Yorkerako hegaldia hartzeko geunden. Hark eskuko maleta txikian, amonak oparitu ziona hegazkin formakoa, sartu zituen bere gauza kutunak. Jostailuak, amesgaiztoak uxatzeko panpina eta liburu bat. Berarentzat garrantzitsuak diren gauzak.

Hegazkinera sartu ginenean estutu egin zen. Maletatxoa aireportuan utzi zuen. Korrika atera nahi izan genuen kanpora baina ez ziguten utzi, nonbait hegazkinetik ezin genuen atera behin sartuta. Agindu ziguten aurkituko zutela eta hegazkinera ekarriko zutela. Gezurra. Umea negar batean geratu zen.

Hala edo bestela atera genuen aztarna eta aurkitu zuten maleta. Bidaltzeko eskatu genien. Aduanarako barruan zer dagoen jakin nahi zuten garraio enpresakoek. Esan nien. “Merezi al dizu bidaltzea?”, galdetu zidan. “Bai, merezi du, haurtzaro bat dago barruan”.

Semeak poz handia hartu zuen maletatxoa etxera iritsi zenean. Hantxe zeuden bere gauzatxoak. Diruz merkeak, baina ordain ezinak.

Saio honetako beste atal batzuk