New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Hitzen bat arrastoan

Kirmen Uribe

Ez al zuen harginak, Erromatarren garaian,
“Andere” hitza irarri hilarriaren hotzean?
Ez al zuen monakoak, Erdi Aroko Errioxan,
“beldur” hitza ezkutatu
gaztelaniazko poemaren barruan?.
Amenduxek euskaraz jarri zituen
Iruñeko kartzelako penak.
Liburuzainak Lazarragaren liburua
beste baten barruan gorde zuen.
Ez al zion eutsi ia bostehun urteko ilunbeari?

00:00 / 03:10

Entzuteko beste bide batzuk

Hitzen bat arrastoan

Kirmen Uribe

2020ko abenduak 7

Ez al zuen harginak, Erromatarren garaian,
“Andere” hitza irarri hilarriaren hotzean?
Ez al zuen monakoak, Erdi Aroko Errioxan,
“beldur” hitza ezkutatu
gaztelaniazko poemaren barruan?
Amenduxek euskaraz jarri zituen
Iruñeko kartzelako penak.
Liburuzainak Lazarragaren liburua
beste baten barruan gorde zuen.
Ez al zion eutsi ia bostehun urteko ilunbeari?

Frantziar iraultzako terroreari
umore biziz erantzun zion Monhok.
Ez al zuen Bonaparte printzeak
erronkarieraz aditu Burgin?
Ez al zuen euskaraz amets egin hil arte
Fidela Bernat haren azken hiztunak?
Muñagorrik euskaraz salatu zituen
karlistadetako triskantzak.
Ez al zuen Bizenta Mogelek bere burua
euskal idazletzat aurkeztu?

Gerra zibilean liburuak ezkutatu egin genituen
baratzeetan, berba berriz loratu zirenak.
Ez al zituen Orexako jeinuak
Peruko erbestean moldatu olerkirik ederrenak?

Euskaraz hartzen zuten min diktadurako eskolako umeek.
Ez al zion Arrizabalaga gazteak euskaraz erantzun
Burgosko epaile militarraren sable hotsari?
Beste inon ezin eta etxeetan biltzen ziren
hastapeneko ikastoletako haurrak.
Ez al genuen ikasi 70eko hamarkadako autoetan
eta Mikel Laboaren kasetak entzunez
baginela herri bat?

Lehenengo Korrikan
zenbat jendek egin zuen lasterka?
Egunkaria itxi zutenean,
ez al zen biharamunean atera beste bat?

Egoerarik zailenetan eutsi diogu euskaldunok,
milaka urteetako arnas luzean.
Belaunaldiz belaunaldi utzi dugu
hitzen bat arrastoan.
Eta arrastoari beste norbaitek eman dio segida.

Aurten pandemiak itxi dizkigu
Durangoko ateak.
Baina barruko ateak, horiek,
beti ditugu zabalik.

Sartu Durangoko azoka birtualera.
Partekatu euskal kultura, urtero bezala.

Saio honetako beste atal batzuk