New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Ilargiraino eta bueltan

Kirmen Uribe

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i ikasi genien “ilargiraino eta bueltan maite zaitut” hura. Ia denok kantatu dugu “Maite zaitut” abestia egoera batean edo bestean, dela plazan, automobilean edo etxean. Esaldia, jatorriz, San McBratney idazleak asmatu zuen, bere Guess How Much I Love You (Ezetz asma zenbat maite zaitudan) libururako. Haurrentzako liburua 1994an moldatu zuen Anita Jeram ilustratzailearekin batera.  50 milioi aletik gora saldu ditu mundu osoan, izan ere, 57 hizkuntzatara itzuli da, tartean euskarara.

00:00 / 03:14

Entzuteko beste bide batzuk

Ilargiraino eta bueltan

Kirmen Uribe

2020ko urriak 5

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i ikasi genien “ilargiraino eta bueltan maite zaitut” hura. Ia denok kantatu dugu “Maite zaitut” abestia egoera batean edo bestean, dela plazan, automobilean edo etxean. Esaldia, jatorriz, San McBratney idazleak asmatu zuen, bere Guess How Much I Love You (Ezetz asma zenbat maite zaitudan) libururako. Haurrentzako liburua 1994an moldatu zuen Anita Jeram ilustratzailearekin batera.  50 milioi aletik gora saldu ditu mundu osoan, izan ere, 57 hizkuntzatara itzuli da, tartean euskarara.

Irailaren bukaeran hil da McBratney, bere Ipar Irlandako herrian.

Ez zen gaztea McBratney liburua idatzi zuenean. Berrogeita hamar urte betetzera zihoanean erabaki zuen dena utzi eta idazletzatik biziko zela. Irakaslea izan zen ordura arte baina erretiroa hartu zuen idazteko. Ez zen hasiberria. Hogeitahiru nobela idatziak zituen, luzeak eta laburrak, baina ez zuen arrakasta handirik lortu. Nobelak nobela, azkenean, 395 hitz baino ez dituen ipuintxo bati esker lortu zituen gorazarrea eta lasaitasuna. 395 hitz baino ez, zertarako gehiago?

Bere asmoa omen zen umeak, behin eta berriz irakurri arren, sekula aspertuko ez zituen ipuin bat idaztea. Umeak eta gurasoak gogaituko ez zituena. Eta asmatu zuen, asmatu zuenez. Haurra ez da egundo aspertzen “maite zaitut” entzuten. Behar du babes hori oherakoan. Eta gurasoak ere bai beharbada, egun neketsuaren ostean, bere ibilbideaz zalantzakor denean.

Gaztetxoa zenean Sam txikiak amari esan zion poeta nahi zuela izan. Baina amak ez zuen begi onez ikusi. Agindu zion probetxuzko gizona izateko eta ahazteko betiko amets ero horiek. “Ilargiraino maite zaitut” esaten dio erbi umeak erbi aitari ipuinean. “Bada nik, ilargiraino eta bueltan maite zaitut”, erbi aitak.

Esango al zioten Sam txikiari horrelakorik umetan?

Saio honetako beste atal batzuk