New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Ilunabarra New Yorken

Kirmen Uribe

Ilunabarra New Yorken. Josebak, lanetik etxerako bidean, bikote bat ikusi du kale kantoian. Gizona lurrean dago, etzanik eta dardaraka, eta emakumea haren ondoan, makurtuta, besoa jaso eta laguntza eske, estututa. Oinezkoek, izkina egin eta aurrera jarraitzen dute, presaz, beldurrez, batek daki. Inork ez du ezer jakin nahi lurrean datzan gizonaz. Josebak ere gauza bera egin du.

00:00 / 2:37

Entzuteko beste bide batzuk

Ilunabarra New Yorken

Kirmen Uribe

2022ko azaroak 7

Ilunabarra New Yorken. Josebak, lanetik etxerako bidean, bikote bat ikusi du kale kantoian. Gizona lurrean dago, etzanik eta dardaraka, eta emakumea haren ondoan, makurtuta, besoa jaso eta laguntza eske, estututa. Oinezkoek, izkina egin eta aurrera jarraitzen dute, presaz, beldurrez, batek daki. Inork ez du ezer jakin nahi lurrean datzan gizonaz. Josebak ere gauza bera egin du.
Baina barruak hala eskatuta, bueltatu egin da. “Dei dezakezu larrialdietara?”, erregutu dio emakumeak. “Jakina”.
Anbulantzia iritsi da. Aztertu dute gizona, itzartzen ahalegindu dira baina ez da mugitzen. Lurretik andara jaso eta eraman dute ibilgailu barrura. Droga gaindosia, itxura.
Anbulantziatik atera eta larrialdietako batek galdetu du nork egin duen deia. Protokoloa da. Josebak esan du bera izan dela. “Homeless batengatik egin duzu deia?”, galdetu diote. “Ez, pertsona batengatik egin dut deia”.
Urrundu dira anbulantziaren hotsak eta argiak. Emakumea kalean geratu da. Etxera joan da Joseba.

Saio honetako beste atal batzuk