Entzuteko beste bide batzuk
Kutsatuta
Kirmen Uribe
2021ko abenduak 13
Gaizki sentitzen hasi nintzen pasa den astean, azken hogeita bat egunez jarraian egin dituen euri jasen eragina zela pentsatu nuen hasieran, hoztuta eta bustita iristen bainintzen etxera Durangotik. Aurreko podcasta ere ohean idatzi nuen, pasa den igandean. Hobera egiten ez nuenez eta susmoak hartuta, osasun zentrora joan nintzen proba egitera. Ilara luzea zegoen, umeak, jende nagusia, denetatik. Niri azkena egokitu zitzaidan. Galdetu nion erizainari bidaiatu egin behar nuen New Yorkera, han nuela familia zain eta zenbat denboran izango nuen emaitza. “Zaude hor kanpoan ordu erdi batez zain eta esango dizugu”, erantzun zidan atsegin. Eta halaxe, “sentitzen dut, kutsatuta zaude”, esanez hurreratu zitzaidan minutu batuetara, ardura keinu batekin. “Gorde etxean eta zaindu zaitez”.
Izan ere, Covida ez da broma. Ondarroara iritsi bezain laster jakin nuen gure aitaren adiskide bat hil berri zela gaitzarekin. Udan ikusi nuen azken aldian, pozik zihoan lagun artean bazkaltzera. Orobat, Bar Puerto ikuskizunean parte hartu zuen lagun bat ere joan da, Unai, arrantzalea hura ere, kontu kontalaria eta atsegina, soilik ni baino hiru lau urte zaharragoa. Eta horiek soilik denbora tarte txiki honetan.
Sukar egun batzuk eta gero, ematen du gorputza gailendu zaiola gaitzari, hobeto nago. Atera naiz atakatik, baina ezin dute denek gauza bera esan.
Beraz, tentuz ibili, sekula ez dakizu.
Saio honetako beste atal batzuk
-
Hauteskunde txikiak
2022ko maiatzak 23
-
Historiak atzera
2022ko maiatzak 16
-
Saiden liburutegia
2022ko maiatzak 9
-
Estudianteen zorra
2022ko maiatzak 2
-
Desira maletategi barruan
2022ko apirilak 25
-
Pantailarik gabe
2022ko apirilak 11
-
Korrika beharra
2022ko apirilak 4
-
Saharako egunak
2022ko martxoak 28
-
Lincoln Centerreko garabiak
2022ko martxoak 21
-
Txapela
2022ko martxoak 14
-
Parkeko banku batean
2022ko martxoak 7
-
Txanpona
2022ko otsailak 28
-
Nor zen Denton Fowler?
2022ko otsailak 21
-
Times Squareko argietan
2022ko otsailak 14
-
Metroan
2022ko otsailak 7