New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Liburudenda onaren garrantzia

Kirmen Uribe

Franco ostean agertu ziren liburu-dendarien belaunaldia erretiratzen ari da. Beraiek gidatu gintuzten bizimodu berrira, tokia egin zioten euskaraz idatzitako literaturari eta literatura unibertsalean kalitatezko ziren lanak ere ezagutarazi zituzten gurean. Horietako bat izan da Ondarroako Zurru-murru liburu denda. Kale handian zabaldu zuen lehenengoz Balentinek denda txikia, orduan, alde zaharrean komertzioa zegoen garaian, ia dendarik gabeko gune bilakatu aurretik. Liburuak saldu ezezik tertuliak ere antolatzen ziren herriko kultura zaleekin, denda itxi eta ordu txikiak arte. Ez ziren liburuak izan bakarrik. Zurru-murruk pop eta rock kultura ekarri zuen Ondarroara, hantxe erosten baitziren biniloak, modernotasunaren kabi txikerra zen hura.

00:00 / 2:50

Entzuteko beste bide batzuk

Liburudenda onaren garrantzia

Kirmen Uribe

2021ko maiatzak 24

Franco ostean agertu ziren liburu-dendarien belaunaldia erretiratzen ari da. Beraiek gidatu gintuzten bizimodu berrira, tokia egin zioten euskaraz idatzitako literaturari eta literatura unibertsalean kalitatezko ziren lanak ere ezagutarazi zituzten gurean. Horietako bat izan da Ondarroako Zurru-murru liburu denda. Kale handian zabaldu zuen lehenengoz Balentinek denda txikia, orduan, alde zaharrean komertzioa zegoen garaian, ia dendarik gabeko gune bilakatu aurretik. Liburuak saldu ezezik tertuliak ere antolatzen ziren herriko kultura zaleekin, denda itxi eta ordu txikiak arte. Ez ziren liburuak izan bakarrik. Zurru-murruk pop eta rock kultura ekarri zuen Ondarroara, hantxe erosten baitziren biniloak, modernotasunaren kabi txikerra zen hura.
    Zurru-murruk egin nau naizena. Lotsarik gabe diot. Institutu garaian, jolastorduan, patioan baloiarekin edo futbolinean ibiltzea baino nahiago izaten genuen gutxi batzuk Balentinen liburu-dendara joan eta libre genuen ordu erditxoa hantxe igaro, orriak pasatzen edo literaturaz berbetan. Pessoaren poesia han ezagutu nuen, Carver-en ipuinak hantxe erosi nituen, eta Pixies, eta Ruper Ordorika edo Pearl Jam-en diskoak.
    Ez gara ohartzen halako liburu dendek gure hezkuntzan izan duten garrantziaz. Gustu ona duen liburu-dendari batek nor bere bizitza bidera dezake, alda dezake, hobe dezake. Literatura eta musikarako zaletasuna zabaldu zuen gazteen artean, betiko geratzen den zaletasuna. Horregatik nago hain eskertua Balen eta Zurru-murruri. Ez ginen gu geu izango bera gabe. Mila esker bihotzez, Balen.

Saio honetako beste atal batzuk