New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Martxoak 8 hemen

Kirmen Uribe

Martxoaren 8an, eta 1857an, New Yorkeko oihal lantegietako emakumeak, egunean hamar orduko lanaldia eskatuz kalera atera ziren eta poliziak egin zien oldar. Berrogeita hamaika urte beranduago, milaka emakumek hartu zituzten berriz New Yorkeko kaleak. Aurreko martxoak 8ko errebolta hura gogorarazi nahi zuten eta emakumeentzako boza aldarri egin. Handik gutxira, 1910ean, martxoak 8 izendatua izan zen nazioarteko emakume langileen egun bezala.

00:00 / 3:10

Entzuteko beste bide batzuk

Martxoak 8 hemen

Kirmen Uribe

2021ko martxoak 8

Martxoaren 8an, eta 1857an, New Yorkeko oihal lantegietako emakumeak, egunean hamar orduko lanaldia eskatuz kalera atera ziren eta poliziak egin zien oldar. Berrogeita hamaika urte beranduago, milaka emakumek hartu zituzten berriz New Yorkeko kaleak. Aurreko martxoak 8ko errebolta hura gogorarazi nahi zuten eta emakumeentzako boza aldarri egin. Handik gutxira, 1910ean, martxoak 8 izendatua izan zen nazioarteko emakume langileen egun bezala.

Hala ere, New Yorken martxoak 8 ez da jaieguna. Munduko hainbat herrialdeetan bada baina hemen ez. Horren ordez, martxoa “emakumeen historiaren hilabete nazionala” izendatu dute, eta hilabete osoan egongo dira berdintasunaren aldeko ekitaldiak.

Estatu Batuetan, 163,2 milioi emakume daude, biztanleen erdia baino gehiago. Hala ere, Washingtongo senatuan %29 dira, eta sekula ez da egon emakume presidenterik. Presidente-ordea, lehena, Kamala Harris, eta aurten.

2020an ehun urte bete ziren emakumeen sufragioa onartu zela Estatu Batuetan. Pandemia dela eta, ez da behar bezala ospatu mendeurrena. Beste ekimen batzuen artean, web orri bat sortu zuten, bozkaren aldeko borrokan garrantzitsuak izan ziren toki, irudi, ekintza eta berri guztiak jasoz. Ikaragarria da datu basea.

Zapaldu dut New Yorkeko mapan eta Sojourney Truth-en izena atera zait. Esklabu jaio zen New Yorken eta ihes egin ondoren emakumeen eta afroamerikarren eskubideen alde egin zuen. Hitzaldi batekin egin zen ezaguna. “Ain´t I a woman?”. Ez al naiz ni emakumea? Sojourneyri hasieran ez zioten hitz egiten utzi nahi. Gaur egun bere hitzaldia mundu osoan da ezaguna.

Norbaitek eman behar izaten du lehen urratsa, gizartea prest ez badago ere.

Saio honetako beste atal batzuk