New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

New York, New York

Kirmen Uribe

Badiote Joe Biden presidenteak asteon iragarriko duela berriz aurkeztuko dela 2025eko hauteskundeetara. 82 urte izango ditu orduan, eta agintaldia bukatzen duenerako 86.
Justu aste honetan bertan, asteazkenean hain zuzen, estreinatuko da John Kander konpositorearen musikal berria. Kander ezaguna da Cabaret edo Chicago musikal entzutetsuak idatzi zituelako. Berak sortua da “New York, New York” kanta ezaguna ere, nahiz eta mundu guztiak uste duen Frank Sinatrarena dela.
Musikal berriari horrelaxe jarri diote, New York, New York, eta Martin Scorseseren izen bereko filmean dago oinarritua. Bigarren Mundu Gerra osteko etorkinen bizimodua kontatuko du, haien ametsak eta nekeak.

00:00 / 3:22

Entzuteko beste bide batzuk

New York, New York

Kirmen Uribe

2023ko apirilak 24

Badiote Joe Biden presidenteak asteon iragarriko duela berriz aurkeztuko dela 2025eko hauteskundeetara. 82 urte izango ditu orduan, eta agintaldia bukatzen duenerako 86.
Justu aste honetan bertan, asteazkenean hain zuzen, estreinatuko da John Kander konpositorearen musikal berria. Kander ezaguna da Cabaret edo Chicago musikal entzutetsuak idatzi zituelako. Berak sortua da “New York, New York” kanta ezaguna ere, nahiz eta mundu guztiak uste duen Frank Sinatrarena dela.
Musikal berriari horrelaxe jarri diote, New York, New York, eta Martin Scorseseren izen bereko filmean dago oinarritua. Bigarren Mundu Gerra osteko etorkinen bizimodua kontatuko du, haien ametsak eta nekeak.
John Kanderrek 96 urte beteta idatzi ditu kanta berriak. Lin Manuel Miranda, Hamilton musikal ezaguneko sortzaileak egin dizkio letrak. Hark aitortu du Kanderrek goizeko hiruretan ahotsezko mezuak bidaltzen zizkiola musikarekin letrak idatz zitzan.
Mirandarekin egin du lan oraingoan baina berrogeita hamar urtez letra egile bera izan zuen alboan, Fred Ebb. Beti letragile bera, hura zendu zen arte. Elkarrekin idatzi zituzten arrakastarik handienak. Kanderrek esana du ez dagoela lagunekin zerbait sortzea baino gauza ederragorik, eta horregatik iraun zutela hainbeste.
Kanderren hogeita bosgarren musikala izango da hau. Baina lehengoaren ilusio berarekin idatzia. 96 urte, baina oraindik gazte.

Saio honetako beste atal batzuk