New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Nos vemos, Johny

Kirmen Uribe

    New Yorken dituen gauza tristeen artean bat da lagunen galera. Jendea joan eta etorri egiten da. Estatu Batuetako legea omen da, leku batetik bestera ibiltzea, hasiera hasieratik omen dute izaera nomada hori. Isilik, ezer esan gabe, agurrik gabe, desagertzen dira estimatzen dituzun horiek.
    Asteon, Johnny izan da. Etxe barruko familiako semea. Puerto Ricotik etorritako sendia etxeko sotoan bizi zen, aita-semeak arduratzen ziren eraikinaren mantentze-lanez. Amak garbiketa egiten zuen. Johnny haurtzarotik bizi izan da han baina aita erretiratu denean etxea utzi behar izan dute. Johnnyk lan berri bat aurkitu du beste eraikin luze batean.

00:00 / 4:06

Entzuteko beste bide batzuk

Nos vemos, Johny

Kirmen Uribe

2023ko ekainak 5

New Yorken dituen gauza tristeen artean bat da lagunen galera. Jendea joan eta etorri egiten da. Estatu Batuetako legea omen da, leku batetik bestera ibiltzea, hasiera hasieratik omen dute izaera nomada hori. Isilik, ezer esan gabe, agurrik gabe, desagertzen dira estimatzen dituzun horiek.
    Asteon, Johnny izan da. Etxe barruko familiako semea. Puerto Ricotik etorritako sendia etxeko sotoan bizi zen, aita-semeak arduratzen ziren eraikinaren mantentze-lanez. Amak garbiketa egiten zuen. Johnny haurtzarotik bizi izan da han baina aita erretiratu denean etxea utzi behar izan dute. Johnnyk lan berri bat aurkitu du beste eraikin luze batean.
    Karibeko gizon hark ondo hartu gintuen iritsi ginenean. Dena erraztu zigun, umore onez. Umeekin atsegina zen, oparitu zien patinetea, elurretan ibiltzeko lera, baita haurrentzako antzinako pupitre bat ere. Gure haurrek han egiten zituzten etxeko lanak. Patinetea eta pupitrea txiki geratu ziren. Lera, maldan behera hainbeste erabili eta gero, zartatu egin zitzaigun. Urteak pasa dira, haurrak handituz doaz eta Johnny badoa.
    Ez zen agurtu. Auzokideak esan zidan igogailuan bazihoala, isilpean, sekretu handi bat balitz bezala. Zoaz behera, Johnny badoa eta. Etxe-aldaketarako furgoneta baten barruan harrapatu nuen, barrez, beti bezala. Ez zuen pena aurpegirik. Bizitzako gauzak, Uribe, hobeto ustean beti.
    Karibeko gaztelera izan arren ama hizkuntza sekula ez zigun bere hizkuntzan berba egin, beti ingelesez. Ikusten genuen gurasoekin eta beharginekin gazteleraz hizketan baina etxe barrukoekin inoiz ere ez.
Furgonetan baina, “gracias” bat atera zitzaidan.
“De nada, Uribe”, esan zidan berak.
“Nos vemos”.

Saio honetako beste atal batzuk