New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Olentzero aurreratua

Kirmen Uribe

Halloweeneko apaingarriak kendu orduko hasten dira jartzen hemen Gabonetakoak, hasi dira argiak kokatzen, denda eta kafetegietan kolore berde eta gorriak dira nagusi, eta oinezkoren bati ere, ikusten zaio tarteka, kapela gorri edo elur-oreinen marrazkidun jertse itsusiren bat.

00:00 / 3:21

Entzuteko beste bide batzuk

Olentzero aurreratua

Kirmen Uribe

2021ko azaroak 15

Halloweeneko apaingarriak kendu orduko hasten dira jartzen hemen Gabonetakoak, hasi dira argiak kokatzen, denda eta kafetegietan kolore berde eta gorriak dira nagusi, eta oinezkoren bati ere, ikusten zaio tarteka, kapela gorri edo elur-oreinen marrazkidun jertse itsusiren bat.
    Hala ere, aurten bada zerbait desberdina. Umeek aurreratutako oparia jaso dute. Bost eta hamaika urte bitarteko haurrei txertoak banatzen hasi dira hirian, gune bereziak jarri dituzte horretarako, Historia Naturalaren museoan, esate baterako, edo eskoletan. Ilara luzeak sortu dira, guraso gehienek nahi dute haien umeak txertatu.
    Egia esan, osasunaz gain egon da beste eragingarri bat ere. Txertoa hartzen duen ume bakoitzak 200 dolar jasotzen ditu, berrehun. Horietatik, ehun dolar dira gizarte zibileko elkarte, GKE edo antzeko bati emateko. Askok eta askok osasun zentro edo eskola publikoei ematea erabaki dute. Eta beste ehunak familientzat dira.
    Pozik geunden diru-laguntza horrekin. Etxean baina, matxinada izan da. Umeek esan digute ehun dolar horiek beraientzat direla, ezin dugula guk kudeatu haien dirua. “Baina nola”, esan diegu, “guk irabazten dugun dirua denontzat da eta zuona, zuontzat?”. “Tira”, erantzun digute, “txertoa jasan dugunak gu gara”. Ados. Lurra da lantzen duenarentzat.
    Pena da. Ezen, dotore joango nintzen neu ere kaletik diru horrekin erositako elur-orein jertse batekin. Ez ala?

Saio honetako beste atal batzuk