New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Oscarrak eta meta-bizitza

Kirmen Uribe

Oscar sariak ikusten.
Hautagai da Everything, Everyewhere, All at Once filma berezia. Edozer, edonon eta aldi berean. Gure gaur eguneko bizitzaren lema ematen du izenburuak. Bizi baikara toki batetik bestera, sarean eta mundu fisikoan barrena, galduta, iragana, oraina eta etorkizunaren artean. Pelikulan, Evelyn izeneko emakume batek gainbehera doakion bizitzari buelta emango dio unibertso digitalean. Han beste pertsona bat da, han nor da bizitza errealean ausartzen ez dena egiteko.

00:00 / 3:10

Entzuteko beste bide batzuk

Oscarrak eta meta-bizitza

Kirmen Uribe

2023ko martxoak 13

Oscar sariak ikusten.
Hautagai da Everything, Everyewhere, All at Once filma berezia. Edozer, edonon eta aldi berean. Gure gaur eguneko bizitzaren lema ematen du izenburuak. Bizi baikara toki batetik bestera, sarean eta mundu fisikoan barrena, galduta, iragana, oraina eta etorkizunaren artean. Pelikulan, Evelyn izeneko emakume batek gainbehera doakion bizitzari buelta emango dio unibertso digitalean. Han beste pertsona bat da, han nor da bizitza errealean ausartzen ez dena egiteko.
Filma horren harira, kontu hauetan aditua den lagun batek esan zidan gauzak asko aurreratu direla ordenagailuaz haraindiko unibertso paraleloan. Edozer dago, eta, ondorioz, edozer eros daiteke. Marka handiek tokia hartu dutela esan zidan, izan ere, gure itxurakoa den abatar batekin ibili behar gara han, eta gure irudia den marrazki bizidun horrek ezin du edozelan jantzi.
Liburuak ere salduko ote dira?, bururatu zitzaidan. Bada, bai. Eta ez soilik etxeko apalategia apaintzeko. Badago Hego Korean liburu-denda bat abatar baten bitartez erosten uzten dizuna. Eta liburu azokak? Bada horiek ere bai. Esate baterako, Chicagokoan zure panpintxo birtualarekin hara agertu eta liburua erostea duzula aurkitu dut.
Dena egin ahal izango da horrela etorkizunean? Ez al gara inora fisikoki joango? Eta errealitatea asmatzea badago, utopiak ere eraiki ahal izango dira han?
Durangoko azoka etorri zait burura. Azoka paralelo horretan, ze zapore izango du Palentinoko patata-tortilla pintxoak? Eta urtean behin ikusten dituzun sortzaileak besarkatzea, hori nolakoa izango da?
Ez dakit ba. Urrun geratzen zait hori dena.
Momentuz, hobe dut sari banaketan berriz arreta jartzea.

Saio honetako beste atal batzuk