Entzuteko beste bide batzuk
Pantailarik gabe
Kirmen Uribe
2022ko apirilak 11
Kafetegi hura ez da hautu hori egiten duen leku bakarra. Gero eta lokal gehiagotan gaztigatzen dute ordenagailua ez eramateko. Pandemia aurretik, kafetegiak jendez beteak egoten ziren, bakoitza bere ordenagailuarekin eta mahaian eserita, beharrean.
Neure buruari galdetzen diot benetan bizitza geldo batera bueltatzeko izango den politika berri hau. Ala bezeroak goiz osoa kafe bakar batekin ez igarotzeko izango den, mahaia okupatzen. Hortik ere egongo da, azkenean New Yorken lokalen alokairuak garesti dira eta komeni zaie mugimendua hura ordaintzeko. Ala benetan sinetsiko dute jendeak denbora gelditzeko garaia dela hau, dela adiskide batekin dela liburu batekin, bakardade gozoan? Neurtzen hasi ote gara teknologiarekin dugun menpekotasuna?
Batek daki. Seguruena arrazoia soilik ekonomikoa izango da. Baina nik eskertu nuen une batez pantaila itxi eta motxilan gordetzea. Semeak eta biok barre egin genuen eta amets egin, ziurrena sekula gertatuko ez diren gauzekin. Polita izan zen.
Eta etxeko lanak, doazela pikutara.
Gaiak
Saio honetako beste atal batzuk
-
Orain ezin da
2022ko ekainak 27
-
Bestelako jai egunak
2022ko ekainak 20
-
Hiru hartz
2022ko ekainak 13
-
Liburu azokako perlak
2022ko ekainak 6
-
Lore-bilatzaileak
2022ko maiatzak 30
-
Hauteskunde txikiak
2022ko maiatzak 23
-
Historiak atzera
2022ko maiatzak 16
-
Saiden liburutegia
2022ko maiatzak 9
-
Estudianteen zorra
2022ko maiatzak 2
-
Desira maletategi barruan
2022ko apirilak 25
-
Korrika beharra
2022ko apirilak 4
-
Saharako egunak
2022ko martxoak 28
-
Lincoln Centerreko garabiak
2022ko martxoak 21
-
Txapela
2022ko martxoak 14
-
Parkeko banku batean
2022ko martxoak 7