New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Pertsona bakar batek

Kirmen Uribe

Bakunazioaren erritmoa ikaragarri hazi da Estatu Batuetan. Biden-ek ehun egunetan ehun milioi dosi emango zituela agindu zuen hauteskundeetan. Aho handi ere deitu zioten horregatik. Baina zenbaki hori orain txiki geratu da, egunean 1,7 milioi dosi ematen baitira eta bi milioi ematera ere aurki iritsiko direla iragarri dute. Arazoa da, betikoa, auzo pobreetara ez dela ailegatzen ganoraz informazioa eta afroamerikarrak dira gutxien bakunatu direnak. Kontua da ziztada hartzeko ordua internet bidez hartu behar dela eta horretarako prestatu diren orriak oso konplexuak direla eta erakunde bakoitzak gainera berea dauka, udala dela, estatua dela, ospitaleak....

00:00 / 3:15

Entzuteko beste bide batzuk

Pertsona bakar batek

Kirmen Uribe

2021ko otsailak 22

Bakunazioaren erritmoa ikaragarri hazi da Estatu Batuetan. Biden-ek ehun egunetan ehun milioi dosi emango zituela agindu zuen hauteskundeetan. Aho handi ere deitu zioten horregatik. Baina zenbaki hori orain txiki geratu da, egunean 1,7 milioi dosi ematen baitira eta bi milioi ematera ere aurki iritsiko direla iragarri dute. Arazoa da, betikoa, auzo pobreetara ez dela ailegatzen ganoraz informazioa eta afroamerikarrak dira gutxien bakunatu direnak. Kontua da ziztada hartzeko ordua internet bidez hartu behar dela eta horretarako prestatu diren orriak oso konplexuak direla eta erakunde bakoitzak gainera berea dauka, udala dela, estatua dela, ospitaleak....
     Gauzak horrela, Huge Ma Chinatown-en bizi den hogeita hamaika urteko ingeniariak web orri bat sortu du non errazki har dezakezun ordua bakuna hartzeko. Interneten han eta hemen dagoen informazioa eguneratu eta bildu egiten du bere web orrian. 50 dolar baino ez zitzaion kosta hura eraikitzea. Ma, ogibidez, airbnb atariko langilea da eta ez du dirurik eskatzen trukean. Hori bai, nahi duenak dirua eman dezake bere auzoa laguntzeko, Chinatown. Pandemia aurretik hango dendak eta jatetxeak mukuru bete egoten ziren baina egun, Chinatown, Manhattan-en geratzen den azken langile auzoa, hutsik dago.
    Hiritar bakar batek erakutsi du gauzak hobe daitezkela, pertsona bakar baten iniziatibak mundua pixka bat hobetu dezakela, beti zain egon gabe beste norbaitek dena konpon dezan.

Saio honetako beste atal batzuk