New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Soilik amets egin nahi nuen

Kirmen Uribe

Soilik amets egin nahi nuen,

ez besterik.

Solik amets egin nahi nuen: 

euskaraz idatzi, munduari izenak euskaraz jarri.

eta bide batez, mundu hobe bat saiatu uzten ondorengoei,

landare, animalia, jende eta hizkuntzez anitza.

00:00 / 3:14

Entzuteko beste bide batzuk

Soilik amets egin nahi nuen

Kirmen Uribe

2022ko urtarrilak 24

Oi, baina bidea luzea egiten zait egun batzuetan,
gogoa ilundu egiten zait, bista lausotu.
Atzera begira daudenak asko dira,
ezer aldatu nahi ez dutenak,
pribilegioei eutsi nahi dietenak.
Asko dira eta asko dute, dirua, boterea, oldarra.
Sapaira begira eta gaubeilan, neure buruari esaten diot,
ez gaituztela geldiaraziko, denbora kontua dela
bidezko mundua erdiestea.

Unibertso moralaren arkua luzea da,
esaten zuen Martin Luther King hark,
baina justiziara bideratzen da beti.
Euskaldunok, ez ahaztu,
historiaren gezia gure alde dago.
Ez dugu ezer ezkutatzeko, bakean bizi nahia,
elkarrekin, eta euskaraz. Horixe nahi duguna: bizi.
Gure kometaren argia doa emakumeen, genero identitate anitzen,
migrarien, gutxiengo guztien, natura zauritu honen bide beretik.
Aske izan eta aske bizi nahi dutenei heltzen diegu eskua.
Eguna da planetaren gure erdian,
egutera, gure ikusmiran.

Aldiz, jazarpenaren bidea laburra da,
hala gorrotoarena.
Horiek ez dute ezer konpontzen.
Indarrez, derrigorrez, ez da ezer luzarorako aldatzen.
Nork maite du pertsona gorrotagarri bat?
Pertsona atsegin bat, hori bai. Haren alboan izan nahi dugu.
Hori estimatzen dugu, jarraitzen dugu haren eredua,
ikasi nahi dugu harengandik.
Hobe dezagun mundua eta hobe gaitezen gu geu ere barrutik.
Hori baita lehen pausua, barrura begiratzea.

Soilik amets egin nahi nuen.
Eta soilik amets egin nahi dut,
amets egin, baina ez bakarrik.
Zuekin batera baizik.



Saio honetako beste atal batzuk