New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Teloiak gora

Kirmen Uribe

2020 martxoaz geroztik ez da egon arte eszenikorik New Yorken. Irail honetan hasi dira. Hadestown musikala ikusteko aukera izan dut asteon. Badaude musikal ezagunak, urtez urte programatzen direnak, The Lion King, Cats, Operako mamua eta beste. Eta gero badaude generoa berritu ikusi nahi duten horiek, eta horietan aipagai dira Hamilton eta Hadestown. Hamilton-ek ezagun egin zuen haren sortzailea, Lin-Manuel Miranda. Azken urteotako musikalik esanguratsuena da, dudarik gabe. Alexander Hamilton politikari estatubatuarraren bizitza kontatzen du, baina desberdin, migrari baten ikuspegitik eta rap musikaz.

00:00 / 3:16

Entzuteko beste bide batzuk

Teloiak gora

Kirmen Uribe

2021ko irailak 20

2020 martxoaz geroztik ez da egon arte eszenikorik New Yorken. Irail honetan hasi dira. Hadestown musikala ikusteko aukera izan dut asteon. Badaude musikal ezagunak, urtez urte programatzen direnak, The Lion King, Cats, Operako mamua eta beste. Eta gero badaude generoa berritu ikusi nahi duten horiek, eta horietan aipagai dira Hamilton eta Hadestown. Hamilton-ek ezagun egin zuen haren sortzailea, Lin-Manuel Miranda. Azken urteotako musikalik esanguratsuena da, dudarik gabe. Alexander Hamilton politikari estatubatuarraren bizitza kontatzen du, baina desberdin, migrari baten ikuspegitik eta rap musikaz.
    Hadestown-ek berrikuntzaren ildo horretatik jarraitzen du, generoa ber-asmatzen du arauak diren horiek ez errespetatuz. Eta horrela, Anais Mitchel-ek idatzitako obran ez dira banatzen pieza musikalak eta dialogoak. Dena da bat, dena da musika, elkarren ondotik lotuta doazen kantak dira. Musikariak, gainera, ez daude zuloan, ohi bezala. Musikariak ere eszenatokian daude, aktoreen eta dantzarien maila berean, New Orleans aldeko doinuak jotzen. Eta antagonista indartsua da, xarma handia du, atzerakada sortu beharrean, erakargarria da, protagonista baino areago, agian. Eta hausten den azken araua, ez dela ongi bukatzen. Amerikarrak hain ohituak dauden “happy ending”-ik ez du, hots, bukaera zoriontsurik, gaizki bukatzen da kontua. Arauak hautsiz bide berriak zabaldu, ez al da hori izan beti arterik onena?
    Lin-Manuel Miranda bera kalera atera zen pasa den astean megafono batekin “New York, New York” kantatu eta jendea antzokira animatuz. Ez zuen behar. Antzokietara joateko sarrera guztiak salduta zeuden, aspalditik. Teatro gosea dago New Yorken, urte eta erdi luze eta gero.

Saio honetako beste atal batzuk